|
|
“San inaziyo” izenburua jarri dio blogean..
Eta “goiko ‘San Inazio’ hori Chinguetin dago, Mauritanian; desertuko dunen artean dagoen herri batean. Dunek behin baino gehiagotan tapatu dute herria eta orain ere arriskuan dago”, dio Iosu Badiolak aldizkarian, argazkiaren iruzkina eginez.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Kinkileroak".
“Kinkilero horiek Atarreko saltzaileak dira. Argindarrik eta urik ez dute, baina telefono mugikorrak edozein lekutara iristen dira han”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Txosnak".
Nouakchoten ateratakoa da. Han
ez dago ur korronterik, eta ura, argazkian bezalako bidoietan garraiatzen dute alde batetik bestera”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Dantzak" (I).
“Mauritaniako hiriburuko portua da. Hondarretan uzten dituzte barkuak. Desertuan, arabiar itxurako jendea zegoen, eta hiriburuan Afrikako janzkera zen nagusi”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Barrakak".
Itsasontzietatik arraina argazkian bezalako ontzietara pasatzen dute. Gero, handik karroetan edo, bestela,
buru gainean ematen dute saltokietara”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Saltzailea".
“Atar herrian hiru ume topatu nituen eta gozokiak eskaini nizkien. Goikoak ez zuen nahi. Arraroa benetan, han denek gozokiak eskatzen dituztelako”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Berbena".
Desertuko oasi batean dantzan ari diren emakumeak dira. Ilargi betea zegoen gau hartan, eta hasieran nahiz eta haiek bakarrik egin dantza, gero guk ere egin genuen”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
“Korridak”.
“Gameluak eta ahuntzak besterik ez dira ikusten desertuan. Argazkikoa da ikusi nuen lehendabiziko
zezena edo behia”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Dantzak" (II).
“Benichaben duna baten gainean nengoela bi gizon horiek han ibili ziren eskuak mugituz. Jantzita duten zapi hori, hango janzkera tipikoa da”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Ajearekin".
“Desertuko hondakinetatik kotxera nindoala, alde batera begiratu eta argazkiko gizon hori ikusi nuen zuhaitz azpi batean”.
(Iosu Badiola)
|
|
|
|
"Desenkajonamendu".
Nouakchot hiriburuan kotxetik ateratako argazkia da behekoa. Nork esan nazio bateko hiriburuan horrelako bidea topa daitekeenik?”.
(Iosu Badiola)
|
|