Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abuztua »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Badiolaren programa

Iosu Badiola

Iosu Badiolak Mauritanian ateratako argazkiekin eta Andoni Bastarrikak emandako ideiarekin, festetako programa alternatiboa osatu du blogean

“San inaziyo” izenburua jarri dio blogean.
“San inaziyo” izenburua jarri dio blogean..  Eta “goiko ‘San Inazio’ hori Chinguetin dago, Mauritanian; desertuko dunen artean dagoen herri batean. Dunek behin baino gehiagotan tapatu dute herria eta orain ere arriskuan dago”, dio Iosu Badiolak aldizkarian, argazkiaren iruzkina eginez.  (Iosu Badiola)
"Kinkileroak"
"Kinkileroak".  “Kinkilero horiek Atarreko saltzaileak dira. Argindarrik eta urik ez dute, baina telefono mugikorrak edozein lekutara iristen dira han”.  (Iosu Badiola)
"Txosnak"
"Txosnak".  Nouakchoten ateratakoa da. Han ez dago ur korronterik, eta ura, argazkian bezalako bidoietan garraiatzen dute alde batetik bestera”.  (Iosu Badiola)
"Dantzak" (I)
"Dantzak" (I).  “Mauritaniako hiriburuko portua da. Hondarretan uzten dituzte barkuak. Desertuan, arabiar itxurako jendea zegoen, eta hiriburuan Afrikako janzkera zen nagusi”.  (Iosu Badiola)
"Barrakak"
"Barrakak".  Itsasontzietatik arraina argazkian bezalako ontzietara pasatzen dute. Gero, handik karroetan edo, bestela, buru gainean ematen dute saltokietara”.   (Iosu Badiola)
"Saltzailea"
"Saltzailea".  “Atar herrian hiru ume topatu nituen eta gozokiak eskaini nizkien. Goikoak ez zuen nahi. Arraroa benetan, han denek gozokiak eskatzen dituztelako”.  (Iosu Badiola)
"Berbena"
"Berbena".  Desertuko oasi batean dantzan ari diren emakumeak dira. Ilargi betea zegoen gau hartan, eta hasieran nahiz eta haiek bakarrik egin dantza, gero guk ere egin genuen”.  (Iosu Badiola)
“Korridak”
“Korridak”.  “Gameluak eta ahuntzak besterik ez dira ikusten desertuan. Argazkikoa da ikusi nuen lehendabiziko zezena edo behia”.   (Iosu Badiola)
"Dantzak" (II)
"Dantzak" (II).  “Benichaben duna baten gainean nengoela bi gizon horiek han ibili ziren eskuak mugituz. Jantzita duten zapi hori, hango janzkera tipikoa da”.  (Iosu Badiola)
"Ajearekin"
"Ajearekin".  “Desertuko hondakinetatik kotxera nindoala, alde batera begiratu eta argazkiko gizon hori ikusi nuen zuhaitz azpi batean”.  (Iosu Badiola)
"Desenkajonamendu"
"Desenkajonamendu".  Nouakchot hiriburuan kotxetik ateratako argazkia da behekoa. Nork esan nazio bateko hiriburuan horrelako bidea topa daitekeenik?”.  (Iosu Badiola)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak