Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Abuztua »  Iritzia »  Springfield

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Springfield

Jose Luis Otamendi

Utzidazue jolas egiten telebista aitzakia hartuta, utzidazue ez direnak asmatzen. Askotan nork bere burua gehiago ezagutzeko pare samarrekoekin konparazioak egitea bezalakorik ez dago. Horra filosofia horren ama: besteek ezagutzen naute, beraz banaiz. Eta bai, Azpeitia ez da Springfield, eta gutako inorena ez da Simpson familia. Alderdi batzuk nabarmen dira diferente: Springfielden zentral nuklearra daukate, guk ez; hemen santu bat eta erdi, eta santu-fabrika bat bada gutxienez, han ez... Hori, larriari bakarrik begiratuta, xehearen gainean bista jarri gabe, bestela!...

Kontua da, baina, Springfield hori komikigile argi baten asmamenaren gezurretako herria den bitartean, gure Azpeitia hau, jendea hil ala bizi gabiltzan eguneroko plaza benetakoa dela. Batzuetan nahiko genuke geuk ere, aldi baterako sikiera, marrazki bizidun izan, beti oporretan egon eta amestutako pertsonaiekin bizi. Baina ametsak aukeratzen hasita balegoke hoberik...

Egia esateko, tarteka bi herrien arteko balizko antz horiek zaizkit burukomin, karikaturak ederkiegi margotzen ote gaituen. Hala ere, telebistan sarri liluraz ikusiagatik, Springfield ez da Azpeitia oraindik, ibaian ez dugu topatu hiru begidun arrainik, Gallardo ez da Burns, eta igualak iruditu arren, noiznahi kalean agurtzen ditugun horiek ez dira benetako Lisa, benetako Marge, benetako Moe... Neu ere, nahiz oporretan egon, ez naiz oraindik Homer Simpson bihurtu. Edo bai? Muskis!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak