ITSASO AGIRRE Baserritarra
Ihintza Agirretxe
|
|
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
Txikitako ametsa.
Txikitatik baserriarekin egin du amets Agirrek. “Beti egin dinat amets baserriarekin. Txikitan albaitari izan nahi nuela esaten ninan, baina denborarekin konturatu nindunan horretarako asko ikasi behar dela eta beste bide bati ekin nionan”, dio. Argazki zaharrean, aurrekoa da.
(Itsaso Agirrek utzita)
|
|
Premietxeberri baserrikoa da Itsaso Agirre. Lana ere bertan egiten du, baserrian; ganaduaz arduratzen da gehienbat. 21 urte besterik ez ditu, eta garbi dauka baserritik bizi nahi duela. Hala ere, zerbitzari lanean ere aritzen da aste bukaeretan, Attolan.
Zer dela-eta baserritar?
Batxilergoa bukatu nuenean, Iruñera joan nindunan Ingeniaritza ikastera, baina hura ez zunan nirea, eta hurrengo urtean Fraisorora joan nindunan, baserri eskolara. Han 2 urte pasatu eta aurten bukatu ditinat ikasketak. Eta orain baserrian lanean ari naun.
Zer egitea tokatzen zain?
Nik gehienbat ganadua zaintzen dinat; esnetako ardiak eta okeletako behiak ditinagu eta horiek gobernatu behar izaten ditinat, normalean. Gero, garaian garaikoa egitea tokatzen dun hemen; orain, adibidez, belarra mozteko garaia dun eta belarretan ibili behar izaten dinagu.
Zer gustatzen zain gehien baserritik?
Hemen heure erara egiten dun lan, ordutegi finkorik gabe. Eguna libre samar hartu nahi badun, hartu dezaken. Orain arte ez dinat arazorik izan behintzat, horretarako.
Jendeari "baserritarra naiz" esatean, zer?
Hasieran jendea harritu egiten dun, ez zakinat zergatik, baina harritu egiten dun. Gure etxean beti garbi ikusi dun baserrian neskek egin beharko genuela lan; izan ere, lau ahizpa gaitun.
Aurrera begira baserrian segitzeko asmoa al dun?
Bai. Ni betitik hemen izan naun lanean. Orain gutxi hasi naun egun osoz baserrian lanean, baina orain arte ere beti lan egin behar izan dinat etxean; ez zegonan beste erremediorik.
|