Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Uztaila »  Erraldoiak Kataluniara

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Erraldoiak Kataluniara

Ihintza Agirretxe

Katalunian izango dira Azpeitiko erraldoiak; urtero egin ohi den kontzentrazioan hartuko dute parte

Martin, Aizbitarte, larrańaga eta Elorza, lehenengo astan, Azpeitian.  (Ihintza Agirretxe)

Uztailaren 7tik 9ra bitartean Katalunian izango dira Azpeitiko erraldoiak, Ciutat Gegantera-n. Han urtero herriz herri ibiltzen den erraldoien festa egiten dute eta, aurten, Montblancen (Tarragona) izango da. Bertan izango dira azpeitiarrak erraldoiak paseatzen.

“Bilbon bada erraldoiak ikaragarri gustatzen zaizkion bikote bat. Haiek izatez kataluniarrak dira, eta festa honen berri ematen ziguten”, dio Aitor Unanue erraldoietako batek. Haiek hitz egin zieten lehenengo aldiz erraldoien kontzentrazio horretaz. “Gu Interneten informazio bila ibili ginen eta informazioa ikusi ondoren, gure kurrikuluma bidaltzea erabaki genuen. Ondoren, apirila aldera, kataluniarrek gonbidapena bidali ziguten, eta guk ez diogu muzin egin”.

.150 talde inguruk hartuko dute parte aurten. Euskal Herritik, Azpeitiko taldeaz gain, Bilbokoa ere badoa. Beraien lana, batik bat, kalejirak eta ‘planteak’ egitea izango da. “Guk hasieran ez genekien planteen kontu hori zer den ere, eta deitu eta galdetu egin genien. Antolatzaileek esan ziguten han ohitura dela erraldoiak plaza edo zelairen batean lagatzea jendeak ikus ditzan”.

Azpeitiko erraldoiak Udalarenak dira, eta baimena eskatu dute erraldoiak hara eramateko. “Ez digute arazorik jarri”.

Ondoren, txapelketa. Kataluniara bisita egin ondoren, Azpeitian izaten den erraldoien lehiaketan hartuko dute parte, uztailaren 15ean. Hasiak dira, gainera, koreografiak-eta prestatzen. “Aurten serio prestatu behar dugu. Oraintxe hasi gara lehiaketarekin pentsatzen eta koreografiak prestatzen. Baina zerbait kuriosoa egiteko garaiz gabiltza”.

Azken bi urteetan Azpeitiko taldea izan da txapeldun.

Datua

.4 Erraldoi.

Azpeitian lau erraldoi dituzte, eta laurak eramango dituzte Kataluniara. Bost lagun doaz horretarako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak