Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Uztaila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

festak.com 800.000

Afizioz hasi ziren madrazotarrak argazkiak atera eta ‘www.festak.com’-en jartzen, artean hori egitea arraroa zenean. 800.000 iruditik gora dituzte

Festak.com 800.000
Festak.com 800.000.  Orain 5-6 urteko sansebastianetan egin zuten proba *www.festak.com*-ekoek: argazki ugari atera eta sarean zintzilikatu; hura jendeari asko gustatu zitzaion eta zeregin horretan segitzen dute. 
Denetik egin beharra
Denetik egin beharra.  Hasieran festetako argazkiak jartzen zituzten, baina gaur egun kirol, kultura eta festetako ekitaldi desberdinetako argazkiak dituzte webgunean zintzilikatuta. 
Jendearen saltsan
Jendearen saltsan.  Festak barrutik bizitzea gustatzen zaie eta beti ibiltzen dira zerbait berriaren bila. Iazko sanferminetan, adibidez, Iruņea globotik ikusi ahal izan zuten. 
Denetik, denentzako.
Denetik, denentzako..  Argazkiak edonork ikus ditzake. Festak.com-era sartu besterik ez da egin behar. Ohartuta daude “diasporatik” ere bisita ugari jasotzen dituztela; herri-minaren ondorioz izango da... 
Herrian eta kanpoan.
Herrian eta kanpoan..  Haiseran herrian hasi ziren, ondoren inguruan eta gaur egun Hego Euskal Herriko herri askotan egiten dute lan. Argazkian, uztailean, Baztandarren Biltzarrean. 
Arriskuak
Arriskuak.  Argazkian, parapentean ageri da Agustin Madrazo. Arrisku ugari izaten dute lanean; zenbait kirol ekitalditan motorretan ibiltzen dira... Orain arte ez zaie ezer handirik pasatu. 
Familiako kontua
Familiako kontua.  Familiakoak ibiltzen dira normalean lanean (badituzte laguntzaileak): Agustin eta Jose Mari Madrazo anaiak eta Jon Madrazo eta Mikel Joaristi ilobak. Asteburuan pare bat ekitalditara joaten dira normalean, eta mila argazkitik gora ateratzen dituzte ekitaldietan. 
Oņatz
Oņatz.  Oņatz auzoan ere sanjuanak ospatzen dituzte ekainean. Beheko argazkiko erronka aspaldi egindakoa da, baina iaz ere antzeko zerbait egin zuten han. 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak