Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Uztaila »  Iritzia »  Mendian, itsasoan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Mendian, itsasoan

Maria Jesus Aranburu

Iritsi dira hain desiratuak diren oporrak! Jende gehienak dagoeneko erabakita izango du nora joan, nahiz eta beti egon azken orduan erabakitzen duenik. Azkenera arte egoteak badu bere abantailarik; akaso, txollo-ren bat aurkitzea Baina baita bestelakorik ere: inon tokirik ez izatea! Hala ere gaurkoan ‘ihesaldi giroa’ azpimarratu nahi dut.

Estatistikek diotenez, euskal herritarrok omen gara gure herrialdetik gehien ateratzen garenak! Sarritan kanpora joaten garenean, museoak, ondare historikoa osatzen duten jauregi eta arkitektura ikusi eta miresten ditugu eta, nola ez, naturak eskaintzen dizkigun baso, ibai, hondartza edo parke naturalak. Ondo, oso ondo!

Kanpora ateratzeak, beste herrialde batzuk ezagutzeak, burua, ‘mentea’ irekitzen omen du, eta gure zilborra munduan dagoen bakarra ez dela ikusten laguntzen digu. Ondo, oso ondo! Bata eta bestea egiak badira, gu izango gara buru, adimen, irekiena dugunak! Nolatan esaten digute orduan euskal herritarrak itxiak garela?

Kanpora, gero eta urrutiago joateak kategoria hobea ematen ote duen susmoa daukat, eta ez naiz ni inor besteak egiten dutena kritikatzeko, baina bai bertan, inguruan ditugun paraje zoragarriak gozatzeko aukera egiten dutenak txalotzeko.

Iparraldean eta Hegoaldean, Euskal Herrian, denetik daukagu. 100-200 kilometro inguruan aukera zoragarriak, askotan ezezagunak. Mendi tontor gogorrak edo malda gozoak, jendez betetako hondartzak edo ezkutuko kala txikiak, hiriburuak eta festaz betetako herrixkak.

Egiten duzun aukera eginda ere, opor onak izan ditzazula eta elkartzean gorputza lasaiago eta burua oxigenatuagoa izango ote dugu! Kanpora joatea aberasgarria da eta bertakoa ezagutzea ezinbestekoa!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak