Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Uztaila »  Iritzia »  Azken agurra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Azken agurra

Jokin Uranga

Betiko gauza gutxi
omen da munduan
nik ere agur esan
behar dut orduan
bi urte luzez egon
naiz zuen onduan
eta bertso batzukin
bukatu nahi nuan
nik ondoen egiten
dakidan moduan.

Pentsamendu askoren
islada hurbila
izan da Uztarriako
nere lan umila
batzuentzako noski
ez hain borobila
beti joan naiz zuen
oniritzi bila
ta onartu ez nauena
izorra dadila!

Askotan kritikatu
ohi nuen Bastida
esanez Azpeitiko
kantzerra hori da
epaiketa bukatu
ta oso gutxira
koittadu bat bezala
daukagu begira
bere harrokeriak
asentatu dira!

Espekulatzaileak
ez dauzkat ahazteko
ia ehun milioi
kobratuz etxeko
merke erosi eta
garesti saltzeko
nahikoa da gazteok
burua galtzeko
gu hil egiten gara
hoiek bizizeko.

Gaztetxearen aldeko
borroka mardula
zenbat indar egin zen
ezin da kalkula
errealitatea
zertan disimula?
herriak ezingo du
ahaztu sekula
ez zigutela eman
lortu egin gendula!

Lagun batzuk oroitu
nahi ditu azkenak
urrun ihesi edo
kartzelan daudenak
guk daukagun guztia
merezi dutenak
goizero xuxurlatzen
dit itxaropenak
laster hemen izango
ditugula denak!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak