Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Uztaila »  Iritzia »  Prentsa gatibua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Prentsa gatibua

Jose Luis Otamendi

Zer da prentsa? Moldiztegiak, inprentak maiztasun finko samar batekin botatzen duen dena? Edo beste zerbait gehiago ere bai? Libreago izateko giltza?... Eta publizitatea, prentsa da? Informazioaz gainera zer behar du ematea? Independente izan nahia? Aniztasuna? Agerkari batek zenbateko portzentaia behar du informaziotik, propaganda bezala ez hartzeko? Edozer ez dago herri prentsaren zakuan sartzerik, herrian egina izan arren. Azpeitiko Udalak informazio jakingarriaren gainetik Udal Gobernuaren eta, areago, Alkatetzaren promozioari eskainitako hilabetekari bat dauka. Azpeitian zer? agenda moduan sortu zen duela hogeitaka urte, denborarekin udal berrien albistari bilakatu, eta gerora herriko aldizkarien lehian murgildu zen (orri gehiago, itxura apaina, informazioaren tratamendu zabalagoa...), Uztarria aldizkariak ekarri zuen haize berriaren aurrean. Hemen ere prentsa boterea da, eta etxe alde egiteko borrokatxoa dago.

Udal aldizkariak hirurogeitaka mila euro xahutzen ditu azpeitiarron poltsatik –inorenarekin eskuzabal–, autofinantzaketa eredu paregabean. Informazio asko eta beharra ematen du, baina herri aldizkari mozorrodun buletin instituzionala da, bunker bat ofizialtasunaren baratzan: ez bilatu jendearen sinadurarik, erredakzioa nork osatzen duen begira ez nekatu alferrik. “Azpeitiko aldizkaria” goiburu duen hori erakundeen itzalpetik mintzo da beti. Prentsa bai, baina Azpeitian zer? ez da prentsa lokabe eta autonomoa, goikoen lagun eta esanekoa baizik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak