Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Ekaina » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

ENEKO ANSOALDE, ALEX eta JON MARGÜELLOS Arku tiratzaileak

"Orain 2 urte herrian egindako ikastaro batean hasi ginen"

Ihintza Agirretxe

Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.  Jon Ansoalde eta Alex oraindik gaztetxoak dira, eta handitzen direnean “loteria tokatu eta ederki bizi” nahi dute biek. Hori diote behintzat, barrez. Argazkian, Jon Magüello txikia zenean.  (Jon Magüellok utzita)
  (Ihintza Agirretxe)

Orain bi urte herrian egin zen ikastaro batean hasi zen Eneko Ansoalde eta Alex eta Jon Margüellos arku tiratzaileen afizioa. Heldu eta gaztetxoentzat antolatutako ikastaroa zen, eta ordutik hor dabiltza arkua eta geziak bizkarrean hartu eta txapelketetan hara eta hona.

Nondik dator zuen afizioa?

**Jon Margüellos**. Orain 2 urte Ordiziako talde batek arku tiraketako ikastaro bat antolatu zuen eta Alexek joan egin nahi zuen. Ume bakoitzarekin heldu batek joan behar zuen eta ni joan nintzen. Eneko, berriz, bere amarekin joan zen ikastaro hartara eta hortik hasi ginen gero entrenatzen eta txapelketetan parte hartzen. Bat-batean Alex Gipuzkoako txapelduna izan zen eta Eneko bigarren, gero Euskal Liga irabazi zuten, Euskadiko txapeldunak izan ziren...; orduan Euskal Herri eta Espainia mailan hasi ginen mugitzen.

Non eta nola entrenatzen zarete?

**Jon Margüellos**. Astean behin-edo joaten gara entrenatzera Ordiziako baserri batera. Gure modalitatea ez da ezaguna; ehiza modalitatean ibiltzen gara eta baserri horretan zirkuitu ezberdinak daude. Gure modalitatean ibiltzen diren asko ehiztariak dira.

Zein da zuen lorpenik handiena?

**Jon Margüellos**. Alex eta Eneko, biak, Euskal Herriko txapeldunak izandakoak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Horiek izan dira orain arte garaipenik handienak.

Jendeak zer dio arku-tiraketan ibiltzen zaretela esandakoan?

**Alex Margüellos**. Lagunek hasieran, probatu aurretik, erraza dela esaten digute.

Jon Ansoalde. Gero proba dezaten eramaten ditugu, eta orduan denek zaila dela esaten dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak