Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Ekaina »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Auzoetan festan

Erromeriak, asto karrerak, herri kirolak...; auzoetako festatan ohikoak ziren eta dira (ekainean badira auzo batzuetan festak). Uztarriak herri gunetik kanpora dauden auzoen festetako argazki zaharrak bildu ditu

Auzoetan festan
Auzoetan festan.  Matxinbentan santagedetan izaten dira festak, otsailean. Argazkian, orain 60 bat urte eskean irtendakoak; tartean, Joxe Lizaso bertsolaria —argazkian, behean ezkerretik bigarrena—. 
Nuarbeko harrijasotzailea
Nuarbeko harrijasotzailea.  Nuarbeko festak Trinitate egunean izaten dira (maiatza bukaeran edo ekain hasieran). Argazkian, Miel Gurrutxaga nuarbetarra ageri da harri jasotzen, Nuarbeko plazan.  
Aratz erreka
Aratz erreka.  Aratz errekan sanisidroak izaten dira, maiatzaren 15ean. Sasoi batean auzoko zelaietan kotxe lasterketak eta guzti egin ohi ziren. 
Elosiagan, santaluziak
Elosiagan, santaluziak.  Garai batean festa handia izaten zen Santa Luzia eguna Elosiagan. Baina urteetan festarik gabe egonak dira. Orain gutxi berriro hasi ziren antolatzen. Argazkian, duela 2 urte. 
Lasaon, San Martin Eguna
Lasaon, San Martin Eguna.  Azaroaren 11n izaten da San Martin eguna eta Lasaon orduantxe ospatzen dituzte festak. Argazkian ikus daitekeen bezala, karrozak eta guzti izaten ziren lehen. 
Loiolan
Loiolan.  San Jose egunean izaten da festa Loiolan, martxoaren 19an. Hiru ekitaldi nagusi izaten ziren orain urte batzuk arte: asto karrera, herri kirolak eta erromeria —hori orain ez—. 
Sanjuanak Urrestillan
Sanjuanak Urrestillan.  Ekainaren 24an San Juan eguna izaten da eta Urrestillan, festak. Garai batean ezagunak ziren hango jaiak, sona handikoak erromeriak. Argazkian, erromeria egun bat. 
Oņatz
Oņatz.  Oņatz auzoan ere sanjuanak ospatzen dituzte ekainean. Beheko argazkiko erronka aspaldi egindakoa da, baina iaz ere antzeko zerbait egin zuten han. 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak