Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Ekaina »  Iritzia »  Eta zer?!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Eta zer?!

Aitor Aranguren

Bai, haserre nago, eta zer?! Sentitzen dut baina han eta hemen irakurri, entzun eta ikusitakoak sutu egiten naute. Badakizue, zahartzen eta txartzen. Nolatan gara hain hipokritak? Bale, puru-puruak ezin gara izan beti, baina pixka bat...

Sindikatu eta sektore politiko batzuengandik hain kritikatua den eredu ‘neoliberal’ eta kapitalista honetan, gero jende horixe bera (denak ez, jakina) zergatik ikusten dugu eredu horrekin hain eroso eskuineko keinu berak errepikatzen?; bigarren etxea, kotxe eder bat edo bi, enpresaria bada langileekin betiko molde eskuindarrak mantentzen...

Parte-hartzea eskatzen denean eta aukerak daudenean, zer demontregatik ez dugu parte hartzen? Eliza ez al da ohartzen gero eta urrunago dagoela gizartetik?; berrikuntzarik ez? Eskuinak eta eskuindar aitortzen ez direnek ere zergatik neurtzen dute oraindik ere bizi-kalitatea, etxeak eta errepideak egitearekin?; noiz arte? EAJ eta EAk zergatik dauzkagu zaharkituak gure herri egiturak?; eta zergatik ez dugu ezer egiten gaztetzeko?; agian, boterea galdutakoan hasiko gara ohartzen?

Beti industriari begira egon gabe, noiz onartuko dugu geu garela ere poluitzaile, hondakin sortzaile, kontsumitzaile basati eta energia jale?

Sindikatuek zerbait gaizki egiten dutenean, injustizia baten aurrean ezer ez dutenean egiten, inork ez al die ezer esaten?; nori ematen diete kontu? Uztarria eta Hitza euskararen alde izugarrizko lana egiten ari direla esatea politikoki zuzena eta erraza al da?; nabaritzen dela ezkerreko sektore politikoekin bat datozela esatea ez al da politikoki zuzena?

Poztu naiz, eta asko, ETAren su-etenarekin, bazen ordua, baina zein tontolaba dira Batzokiari eta PSEko zinegotziari egindako ekintza ausarten protagonistak? Ea aurrera egiten dugun behingoz, dios!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak