Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Maiatza » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

ENEKA LAZKANO Lazkano Olaizola Aholkularitza Inmobiliaria

"Ziurtagiriarekin, ohartzeke pauso batzuk aurrera egiten dira"

Ainitze Oruesagasti

  (Ainitze Oruesagasti)

Lazkano Olaizola Aholkularitza Inmobiliariak 2005ean eskuratu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria, eta Zerbitzua euskaraz maila dauka. Eneka Lazkano eta Inazio Olaizola dira bertako arduradunak.

Zergatik ekin zenioten prozesuari?

Kontzientzia kontua da. Lankidea eta biok kontzientziatuta gaude euskara mailan lana egin beharra dagoela eta gure aldetik zerbait jarri behar dugula. Orduan, lanean geure aldetik ahalegin bat egitea pentsatu genuen.

Zein dira hartu dituzuen konpromisoak?

Komunitateetako administrazioa, salmenta eta alokairu kontratuak, balorazioak eta abar egiten ditugu. Orduan, guk gauza horiek denak euskaraz ere egiteko aukera ematen dugu.

Bezeroen aldetik zer moduzko harrera izan duzue?

Kontratuetan-eta bi aldeek ados egon behar dutenez, kasu batzutan gertatu izan da alde bat euskalduna izan arren, beste aldekoa ez izatea, eta orduan gazteleraz egin behar izaten da, besteak ulertzen ez duelako. Baina egin izan ditugu kontratuak euskaraz, baita bi hizkuntzetan ere.

Euskararen normalizazioan zertan laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak?

Konpromiso maila bat hartzen laguntzen du, batez ere. Eta, horrekin batera, lehen gazteleraz genituen zenbait gauza euskaratzera behartzen gaitu.

Hartzen diren konpromisoak betetzea zaila al da?

Gehiena kostatzen ari zaiguna, informatika mailakoak dira; programa bat euskaraz ez dugu topatzen. Kontabilitateko programekin ere gauza bera pasatzen zaigu eta gero, zenbait kolegiok gazteleraz baino ez dute funtzionatzen; haiekin, beraz, harremanak derrigorrez gaztelaniaz izan behar du.

Beharrezkoa ikusten al duzu Azpeitian ere Bai Euskarai Ziurtagiria euskararen normalizaziorako?

Bai, beharrezko ikusten dut. Batez ere, mundu profesionalean eragina duela uste dut. Konpromiso batzuk hartzera behartzen zaitu, eta, horren arabera, konturatu gabe pauso batzuk aurrera egiten dira.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak