Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Maiatza »  "Hemen izango naun beste bi urtean dena ondo badoa"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

GOIZANE ARANBURU Sydneyn bizi den azpeitiarra

"Hemen izango naun beste bi urtean dena ondo badoa"

Ihintza Agirretxe

Hango jendea
Hango jendea.  Orokorrean oso jende ona omen dago Australian. “Hemengo ekonomia oso-oso ona dun, ia ez zagon pobreziarik”, dio Aranburuk. “Bizia oso erraza dun hemen, gustura eta lasai bizi ditun hemengoak”. Kanpotarrak “asko gustatzen” zaizkie australiarrei; “batik bat, europarrak”.  (Ihintza Agirretxe)

kuriositateak eraman zuen Goizane Aranburu munduaren beste puntara, Australiara. 2004an joan zen lehen aldiz hara, eta oraindik bertan dago; han segitzeko asmoa du, gainera. Sydneyn bizi da.

Zer egiten dun hor?

Egiten ari nindunan kurtso bat bukatu dinat oraintxe. Baina laster Turismoko diplomatura egiten hasiko naun eta beste bi urtean hemen izango naun, dena ondo badoa eta gustura banago.

Alderik ba al dago Euskal Herrian bizi edo Australian bizi?

Bai, bi mundu ezberdin ditun. Euskal Herrian dena txikia dun, distantziak, herriak... eta hemen dena ikaragarria. Hemen konturatu naun oso bizimodu estresantea dugula Euskal Herrian. Bizimodu zaila: jendea asko saiatzen dun ikasketetan eta gero lan mundua ez dun ona. Hemen nahi badun ez dun lanik egin behar, gobernuak astero dirua ematen din eta. Baina dena hain erraza izateak, kulturalki, sozialki eta politikoki mugimendu gutxi sortzen din.

Zer botatzen dun faltan?

Kuadrila kontzeptua eta parrandak. Jende ezberdin asko ezagutu dinat eta nahi dudanean nahi dudan lagunekin irteten dinat. Ez diten beti lagun berak izan beharrik; oso aberasgarria dun hori. Hala ere, neska kuadrila australiarra dinat eta gustura nagon.

Etxera bueltatzeko asmorik?

Batzuk desiratzen egongo ditun ni bueltatzeko, batik bat aita, baina oso gustura nagon. Bolada honetan dezente pentsatzen dinat horretaz. Hain gustura nagon hemengo bizimoduarekin! Hau gehiegi maite dinat dagoneko, eta beldurra ematen zidan, ez zionat-eta bukaerarik ikusten. Dena azkarregi pasatzen ari zaidan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak