Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Maiatza »  Soziedadeen herria »  Santi Merino Loiolabide Zahar elkarteko kidea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Santi Merino Loiolabide Zahar elkarteko kidea

Santi Merino: "Lagunarterako aproposa da elkartea"

Santi Merino eta Loiolabide Zahar elkarteko gainontzeko guztiak azken ukituak ematen ari dira ekarteari. Pintaketa lanak eta beste gauza txiki batzuk falta zaizkie egiteko, baina maiatzaren 13rako dena prest izatekotan dira. Orduan, Azpeitian soziedade bat gehiago izango da; 31.a.

Nolatan sortu da elkarte hau?

.2000. urtean-edo sortu zen soziedadea egiteko ideia eta lokalak-eta begiratzen hasi ginen. Sanjuandegin ibili ginen lokal bila, baina ez genuen topatzen. Gero Loiolako errota ondoan egiteko aukera etorri zitzaigun eta 40 lagun bildu ginen han soziedadea martxan jartzeko, baina arazoak izan genituen eta ezerezean gelditu zen. Hura ikusita, alkatearengana joan ginen eta hark aukera hau azaldu zigun.

Zenbat bazkide zarete?

Oraingoz, 25 bazkide gara, baina guk pentsatzen dugu urte bukaerarako 50 bat lagun izango garela.

Zer egin behar da elkarteko bazkide izateko?

Bazkide izateko, lehenik eta behin, aurretik bazkide den norbaiten izendapena behar da. Orduan batzarra egiten da eta bazkideak orduan aurkeztu egiten du bazkide izan nahi duen hori. Ondoren, bozketa bidez erabakitzen da onartu edo ez. Orain arte denak onartu ditugu.

Zer aportatzen dizu elkarteak?

Ni Ibarrakoa naiz eta hona etorri nintzenean, ez nuen inor ezagutzen. Soziedadearen kontu hau sortu zenetik askoz jende gehiago ezagutzen dut. Lagunarterako leku aproposa da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak