Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Maiatza »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Errapeetatik katilura

Juanita Gurrutxaga eta Joxe Albizu, ‘Arria’ baserrikoak dira, 200 ardi inguru dituzte eta Gurrutxaga da Azpeitiko azken esnezaleetakoa

Modu tradizionalean
Modu tradizionalean.  Arria baserrian badute teknologia berria, baina tarteka horrek ere kale egiten du –Uztarria joan zenean, adibidez–, eta horrelakoetan kuboa hartu eta era tradizionalean jeztea tokatzen zaie, argazkian Juanita Gurrutxaga ari den bezala. 
Geldik egoteko
Geldik egoteko.  Ardiak jezten ari diren bitartean, geldirik egoteko haiei Joxe Albizuk janaria botatzen die. Horrela, jatekoarekin entretenitu eta geldirik egoten dira. 
Teknologia berria
Teknologia berria.  Teknologia berriarekin 200 ardi jezten ordu eta erdi pasatzen dute. Ardi batzuk Erdoiztan dituzte; antzu gelditzen hasitakoak, udaran han izaten dituzte denak. 
Prestaketa
Prestaketa.  Astearte, ostiral eta zapatutan jaisten da Gurrutxaga plazara esnea saltzera. Lehen egunero eta etxez etxe banatzen zuen, baina gaur egun ez omen du merezi. 
Marmitak
Marmitak.  Esnea marmita handietan eta plastikozko botiletan hartu eta goizeko bederatziak aldera jaisten da Azoka plazara Juanita Gurrutxaga. Han 12:00-13:00ak arte izaten da. 
Salmenta
Salmenta.  Orain urte batzuk baino askoz gutxiago saltzen da azokan esnea. Duela gutxi arte, ardi eta behi esnea saltzen zuen Gurrutxagak. Orain, ardiena baino ez, eta bera ere gutxi. Azokan saltzen ez duena 'lecheroa'-ri ematen dio 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak