Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Maiatza »  Iritzia »  Iraunkorra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Iraunkorra

Jose Luis Otamendi

Ez naiz ari ETAren su-etenaz, garapenaz baizik. Aspaldiko urteetan ingurugiroarekin lotutako politiken ardatza da Garapen eramangarria delakoa, eta horren aldaera berriagoa Garapen iraunkorra dugu. Eta hala dirudite, iraunkorrak, gure inguru gertuarekin zerikusia duten hainbatek. Zapaltzen duten lurra etxeko sukalderaino jaten ari zaie Oñatz aldeko herritarrei Sistiaga-Errekako harrobia, Martxialeneko burdin hautsa arnasten belaunaldiak daramatzagu (iaz Gipuzkoan Arrasatek, Beasainek, Orereta-Errenteriak eta Azpeitiak gainditu zuten airearen kalitate txarraren muga), pentsu fabrikaren kiratsak-eta gehitu horri... Asuntoa ez al da zikinak (kutsadurak-eta) geu zeharo irentsi artean irabazten segitzea? Garapena horixe da. Batzuentzat jasangarria eta eramangarria. Zenbaitentzat iraunkorra, betiko. Beste askorentzat berriz, eramaten eta jasaten zaila. Adjektibo horiek gure jendarteari ere ederki txerta dakizkioke. Eramangarria da gure garapena ondo bizi garenontzat, jasangarria guztiz eta ia-ia iraunkorra: soldata ona izan, ondasunak, etxean jipoituko zaituen inor ez... Ederra da uste gabeko elite bilakatze hau: jende euskalduna, zuria eta kristaua oro har. Bitartean horko ‘Loreak mendian’, horko ardi zuri eta beltzak autoan itsatsita eta horko Basque Power ulergaitza. Garapen hau ikaragarri eramangarria eta jasangarria dela? Ito gabe aguantatzen duenarentzat bai. Iraunkorra izatea nahi, gainera! Ez naiz su-etenaz ari.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak