Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Apirila » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

BELEN ZENDOIA eta ESTHER ETXARRI Eskulan tailerreko irakasleak

"Afizioa ofizio bihurtzeko aukera izan dugu guk"

Ihintza Agirretxe

  (Ihintza Agirretxe)
"Zer amets genuen txikitan? Gure afizio hau berantiarra izan da", dio Etxarrik (argazkian eskubian). "Gu 40 urte baino gehiagorekin hasi ginen lan honetan", dio Zendoiak. "Txikitan behintzat, ez genuen nahi horrelako zerbait egiterik", diote biek.  (Belen Zendoiak utzitako argazkia.)

.12 urte daramatzate eskulanetako maisu Belen Zendoia eta Esther Etxarrik. 12 urte herriko jendea artista bihurtzen; bakoitza bere mailan, batzuk onak eta besteak hobeak. Hasieran beraien kontura hasi ziren Harzubian, baina orain dozena bat erdi urtetik Udalak antolatutako eskulanen ikastaroko irakasleak dira.

Nolatan hasi zineten eskulanetako ikastaroakk ematen?

Gu biok Donostiara joaten ginen eskulanak egiten ikastera, eta horrelaxe egun batean, animatu egin ginen eta geu hasi ginen erakusten.

Zertara etortzen da hona jendea?

Lasaitzera etortzen da jendea. Hona etorri eta bizitzako beste hainbat arazorekin ahaztu egiten dira. Hemen ez da arazoez hitz egiten, giro ona dago denen artean eta, azken batean, horrek balio du.

Zuek ere ikasiko duzue...

Bai. Gu hemen irakasleak gara, baina, aldi berean, gauza asko ikasten ditugu. Askotan bakoitza nolakoa den jakin behar izaten da, eta hemen elkarri laguntzen diogu eta beste hainbat gauza ikusten eta ikasten ditugu.

Zer da eskulana zuentzat?

Behin batek esan zigun aprobetxatzeko, afizioa ofizio bihurtuko zela-eta agian egunen batean, eta horrelaxe izan da. Gure afizioa ofizio bilakatu da, eta hori ez zaio jende askori gertatzen.

Pasadizorik?

Behin bi ikaslek oso koadro antzekoa egin zuten. Bat etorri zen eta etxera eraman zuen. Bestea etorri zenean, ez zegoen bere koadrorik! Besteak deskuidatuta berea ez zena eman zuen etxera eta sukaldean zintzilik jarri. Bestel, hemen egunero gertatzen da zerbait.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak