Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Apirila »  Azpeitiarren berri Japonian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiarren berri Japonian

Ainitze Oruesagasti

Hiromi Yoshidak, erromes bideak Azpeitian daukan ibilbidea eta euskarari buruz idatzi du

Hiromi Yoshida, Japoniako aldizkaria eskuan duela.  (Ainitze Oruesagasti)

Linguistikako ikasle zela etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira Hiromi Yoshida japoniarra. Bere herrialdean euskarako eskolak ematen ditu unibertsitatean, eta Japoniako aldizkari baterako Azpeitiari eta euskarari buruzko artikulu bat idatzi du; herrian ezagunak ditu eta hemen izan berri da. “Iazko abuztuan editorial batek euskarari buruzko artikulua idazteko proposamena egin zidan. Irailean Azpeitira etorri behar nuenez, artikulua euskarari eta Azpeitiari buruz egitea proposatu nien”, dio.

Azpeitia nolakoa den eta non kokatzen den, datu oinarrizkoak bildu ditu. Euskararen ezaugarriak ere bai. “Aldizkari hauek, orain 20 urte Japoniako idazle ezagun batek idatzitako liburuetatik sortuak dira; bidaia asko egin zituen, Japonian gehienak. Editorial batek eskatutako proiektua zen: bidaia eginarazi, gero bizipenak kontatzeko. Eta proiektuan, plan bat Parisetik Compostelarako (Galizia) bidea egitea zen. Nik idatzitako artikuluak, erromes bideak Euskal Herrian daukan bidea azaltzen du”.

Azpeitia, euskarak bizirik irauten duen herria du titulua artikuluak. “Azpeitia handia da eta duen neurrirako euskara ondo kontserbatzen da. Euskarari buruz beti esan da egunerokotasuna behar duela normalizaziorako; Azpeitian hori badagoela azaldu dut”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak