Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Apirila »  Iritzia »  Datuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Datuak

Kepa Susperregi

Bi edo hiru aste izango dira. Ezagun batzuen etxean nintzela eskuetan izan nuen Azkoitian zabaltzen den Maxixatzen herri aldizkaria. Irakurtzen hasi eta herriko hainbat datu jasotzen zituen artikulua aurkitu nuen. Herrian izandako jaiotzen, ospatutako ezkontzen eta gertatutako heriotzen kopuruak aipatzen ziren bertan. Horien guztien inguruko beste hainbat xehetasun ere agertzen zen.

Interesgarria gertatu zitzaidan eta, erregistroko datuak ez baditut ere, parrokiako datuak gogoan hartuz, antzeko zerbait egitea erabaki dut, bi hilabetetik behin nire esku dagoen tartetxo hau betetzeko asmoz.

Iazko datuak gogoan hartuz gero, honako hauek dira aipatzeko modukoak:

Bataiatuak 121 izan ziren. Horietatik 112, urtebete bete gabekoak; beste 6, zazpi urte bitartekoak; eta 3, zazpi urtetik gorakoak.

  1. lagun izan ziren Sendotza hartu zutenak: 48 gazte eta 3 helduak. Parrokian, bestalde, 96 lagunen hileta ospatu genuen.

Eta ospatutako ezkontzak 122 izan ziren. Ospakizun lekuari erreparatuz gero, Loiolako Santutegian 70 inguru ospatu ziren; Olatzko Ermitan 40 inguru; Esklabetako elizan 6; eta 4 Parrokian bertan.

Ezkondutakoen artean 75 inguru azpeitiarrak ziren; azkoitiarrak, berriz, 35 bat. Gipuzkoako gainontzeko herrietatik ezkontzera hurbildutakoak 85 inguru; eta Bizkaitik 20 bat lagun. 10 bat izan ziren Espainiako herri ezberdinetatik etorritakoak. Europatik kanpokoak 6 lagun.

Azken urte hauetan behin baino gehiagotan gertatu zaigun bezala, aurten ere ospatu dira katoliko eta katoliko ez direnen arteko ezkontza ospakizunak: 3, hain zuzen ere; aurreko 5 urteetako neurrian.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak