Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Apirila »  Iritzia »  Paisaia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Paisaia

Aitor Aranguren

Betidanik paisaia (landa eremukoa, hirikoa, industriala) gizakiaren jardueraren eszenatoki hutsa bezala hartu izan da. Ez zaio garrantziarik eman. Baina bidaiatzen dugunean, mendiak, basoak, herriak, politak edo zatarrak direla esanez ibiltzen gara. Beraz, paisaiari balioa ematen diogu, bai, baina geure etxean ez horrenbeste, nire ustez.

Gaur egun, gero eta gehiago gainera, paisaia baliabide eta ondaretzat daukagu, eta hainbat lekutan garapen ekonomikorako oso garrantzitsua da. Beraz, gizarteak eskatzen dituen ingurumen balioen artean gero eta arreta handiagoa eskuratzen ari da. Paisaia bizi kalitatearen oinarri eta baliabidetzat hartzea ekarri duen dimentsio berri horrek paisaia babestu eta kudeatu beharra dakar, eta lurraldean eragin behar dugunean, beraz, kontuan hartu beharreko aldagaia izan behar luke paisaiak. Izan ere, behin eragiten dugunean (etxeak, errepideak, industriak, basoak), epe luzean ez du erremediorik. Eta nork kudeatzen du lurraldea epe ertain-luzean? Gehienbat, Udalak Arau Subsidiarioekin.

Azpeitiarron harrotasunaren topikoan ez nuke nahi erori eta, agian, ohituta gaudelako izango da, baina tamaina bereko herriekin alderatuta Azkoitia-Azpeitiako eremu zabal honek ez du parekorik. Konparatu Deba bailara osoarekin, Tolosaldea, Donostialdea, Ordizia-Beasain... Azpeitian bertan ere zer sentsazio ezberdin Eskuztatik, Azkoititik edo Urrestillatik sartzea, ezta? Konpondu al daiteke gaizki egindakoa? Eta Azpeititik Loiolarako tartea, nola imajinatzen duzue, nolakoa nahiko zenukete? Begiak itxi eta begiratu ezker-eskuinera. Gauzak hobeto egin ditzakegu, betiere epe luzera begira. Paisaiak eta ondorengoek eskertuko digute. Ah, eta baita geure bizi kalitateak ere! Ala ez? Eo kriston txorradie dek hau?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak