Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Apirila »  Iritzia »  Estiloa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Estiloa

Jose Luis Otamendi

Ez da gaurko kontua, herri honetan ezer lortzekotan harriari ere negar eragin behar izaten zaio. Madarikazioren batek jota bizi garela sortzen zait batzuetan. Herri prentsaren, Gaztetxearen garaipenak hala erakutsi zuten, eta kultur etxeak ere antzeko pausajea dakar. Omenaldien herria da hau, museoena, monumentuena, bodegoi ilundu bat.

Udalak zerbait ematen duenean, askotan indarrean kendu zaion itxura ematen du. Zelati, inozo, ximur jendearen parte hartzeko ahaleginekin. Soreasuko kultur gunearekin atzea agerian geratu da. Tati egin die herriko kultur talde gehienei, eta agindutako hitza patata eta guzti jan du.

Gune ikusgarria egingo dute taldeen iritzia zokoan utzita. Nire ustez eztabaidaren begia ez da Kafe Antzokia den edo Puru Antzokia den, ezta San Agustin edo Konbertsioko kapila den. Auzirik mamiena kultura zinegotziaren, alkatearen eta udalaren estiloan dago, gauzak nola gobernatzen ohituta dauden. Izen eta eraikinen jokoan nahastuta, ezin dira ahaztu hor gastatzekoak direnak, Soreasu egin artean herria erdi biluzik geratuko dela. Kulturak aterpe irekia behar du, ez gotorleku giltzatua.

Filosofia hori kultura erlikia edo museo bezala ulertzeak dakarrelakoan nago. Dirurik eta/edo botorik ematen ez duenak gutxi balio du. Eta zoritxarrez, bototan bezala dirutan zer galdu gutxi ikusten du udalak hainbeste kultur talderen gogoari muzin eginda. Oker dabilela jabetzen denean aldatu du jarrera. Lanak!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak