Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Martxoa » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Sarean galduta

Ihintza Agirretxe

Herriko enpresa handienen webguneetan euskarak duen presentziaren inguruko azterketa egin du Uztarriak; Azpeitiko sarean noraezean dabil euskara

Gaur egun, gero eta enpresa gehiagok dute euren web orria. Azpeitikoetan behintzat, euskarak ez du presentzia handirik. Uztarriak, 40 langiletik gora dituzten herriko enpresen webguneak aztertu ditu. Halako 19 enpresa daude, eta haietatik 13k dute webgunea –enpresa talde handien kasuan, Azpeitiko egoitzak webgunea badu, hori aztertu dugu, ez enpresa taldeak daukana–. Emaitzei begira, ezin daiteke ondorio onik atera; izan ere, webgune gehienek euskara baztertuta dute.

Azterketa egiteko, bilatzailea euskaraz jarri eta Azpeitiko egoitzetako webguneak aztertu ditugu. 13 enpresa horietatik seik hasieratik hizkuntza hautatzeko aukera ematen dute, eta sei horien artean hiruk baino ez dute informazioa euskaraz jasotzeko aukera. Webguneetan aukeran dauden beste hizkuntzak gaztelera, ingelera, frantsesa, alemana, portugesa eta txinera dira.

Beste zazpi enpresetan lehen orria jada enpresak hautatutako hizkuntza batean agertzen da; lehendabiziko orri hori gazteleraz bostek dute, batek euskaraz du eta beste batek ingeleraz. Beraz, webgune horien hizkuntza kontuan hartuta, ingeleraren presentzia bera du euskarak.

Informazioa bera. Informazioa euskaraz topa daitekeen enpresen webguneen artean, bada alderik. Batzutan hizkuntzak zerrendatuta daude eta euskara azkena da, besteetan hizkuntza denak parez pare daude. Euskaraz informazioa ematen dutenek, dena daukate euskaraz; gazteleraz, ingelesez edo frantsesez jaso daitekeen informazio bera jaso daiteke euskaraz.

Datuak

.40 langilez gorako 19 enpresa daude Azpeitian eta 13k dute weba. Haien datuak:

Defektuzko hizkuntza.
-Euskara: batek dauka.
-Gaztelera: bostek.
-Ingelera: batek.
-Hizkuntzak aukeran: seik.

Hizkuntzak (eduki guztia).
-Euskara: hirurek dute.
-Gaztelera: 13k.
-Ingelera: 10ek.
-Frantsesa: seik.
-Portugesa: bostek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak