Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Martxoa »  Sergio Elieber Perez

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

SERGIO ELIEBER venezuelarra

"Zailena tenperatura hotzera ohitzea egin zait"

Ihintza Agirretxe

Hango jendea
Hango jendea.  Hango jendea nolakoa den galdetu eta ez du dudarik: "Sueltoagoa da". "Hemen jendea parranderoa da eta han runberoa. Guri asko gustatzen zaigu dantza egitea; Venezuelan dantzan bizi gara", dio. Hemen berriz, "arraro" begiratzen diote dantzan hasten denean.  (Ihintza Agirretxe)

Urtebete inguru darama Sergio Elieber Perezek Azpeitian. Orain urtebete Ciudad de Bolivarren (Venezuela) zuen dena utzi eta Azpeitira etortzeko apustua egin zuen. Hemen sukaldari laguntzaile ibiltzen da, eta arrebarekin duen gozoki dendan ere egoten da tarteka lanean.

Zer moduzkoa izan da azken urte hau?

Ondo joan da. Azpeitian jendea itxiagoa eta mesfidatiagoa da, eta hori dela eta, jendea ezagutzea zailagoa da. Hala ere, zailena hemengo tenperatura hotzera ohitzea egin zait.

Zer dela-eta etorri zinen hona?

Nire arreba hemen bizi da, eta hark gonbidatu egin ninduen eta horrelaxe etorri nintzen.

Azpeitian bizitzen gelditzeko asmoa al duzu?

Ez. Nire herrialdetik irteten dudan lehen aldia da oraingoa, eta ez dut asmorik leku jakin batean denbora askoan gelditzeko. Mundua ezagutzea da nire asmoa, inon finko gelditu gabe.

Euskaraz ikasten ari zara. Garrantzitsua iruditzen al zaizu?

Nire ustez, euskaraz ikastea baino garrantzitsuagoa da hemengo kulturarekiko errespetua erakustea. Eta errespetu hori erakusteko bidea, euskara ikasten ari zarela erakusten dela uste dut. Urtebete daramat euskaltegian. Nik uste dut norberak bere buruarekin horrelako erronka bat izatea oso dibertigarria dela.

Oso ezberdina al da hemengo eta hango bizitza?

Bai. Han askoz lasaiago bizi da jendea. Azpeitian, berriz, zapatu eta jaietan ere lana egiten da, eta egunero ere nahi duzun arte egin dezakezu lan. Hemen gauzak, eskatzerako nahi izaten dituzte eta, azken batean, lan gehiago egin behar da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak