Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Martxoa »  Karnabalak noiz hurrena?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Karnabalak noiz hurrena?

Ihintza Agirretxe

Urte batean otsail hasieran, bestean martxoan...; garai ezberdinean izaten dira karnabalak. Zergatik?

  (Uztarria)

Urtero aldatzen da karnabalen data. Urtea hasi bezain laster askok jotzen dute egutegira, inauteriak noiz izango diren begiratzeko. Aste Santua noiz den begiratu, eta bat baino gehiago hasten da kontuak ateratzen. Baina zergatik aldatzen dira egunak? Zein da festa horien dataren misterioa?

Karnabal egunak Aste Santuekin lotuta daude. Astearte karnabala Hausterre Egunaren aurreko eguna izaten da beti, eta Garizuma pasatuta Erramu Eguna etortzen da; Aste Santuaren hasiera, alegia. Aste Santua bukatu, berriz, Berpizkunde Egunean egiten da. Baina zergatik aldatzen dira urtez urte data horiek guztiak?

Egutegi kontuak. Judutarren egutegia ilargian oinarritzen da, baina hemengoa ez. Hemen gaur egun Pazko izenez ezagutzen dena, judutarren festa Pesah zen garai batean eta haiek beti garai berean ospatzen zuten. Elizak, ohitura judutarrari jarraituz, martxoaren 20aren ondorengo ilargi beteari segitzen dion lehen igandea izatea erabaki zuen Berpizkunde Igandea. Data horri zazpi aste kenduta –Aste Santua eta Garizumako sei asteak– igande karnabala ateratzen da.

Igande karnabala beti otsailaren 2a eta martxoaren 7a bitartean izaten da; bi egun horiek izaten ditu muga. Beraz, Berpizkunde Igandeak ere bere bi muga dauzka: martxoaren 22a eta apirilaren 25a, hain zuzen.

Horra ba karnabalak beti egun ezberdinean izatearen arrazoia. 2007an, otsailaren 18an izango da igande karnabala. Urtebete baino gutxiago falta da...

DATOZEN URTEETAN

.2007. Otsailaren 18an.
.2008. Otsailaren 3an.
.2009. Otsailaren 22an.
.2010. Otsailaren 14an.
.2011. Martxoaren 6an.
.2012. Otsailaren 19an.
.2013. Otsailaren 10ean.
.2014. Martxoaren 2an.
.2015. Otsailaren 15ean.
.2016. Otsailaren 7an.
.2017. Otsailaren 27an.
.2018. Otsailaren11n.
.2019. Martxoaren 3an.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak