|
|
|
Egun batez aktore
Arantzazu, Ander, Elena, Jose Antonio... eta Txolarteko lagunak dira aktore. hain zuzen ere, film labur bat grabatu dute, euren eguneroko bizitzaren berri emanez
|
|
Hiru, bi, bat.
Txolartekoek euren eguneroko bizitza azaltzea dute helburu grabatu duten film laburrean. Horretarako, leku ezberdinetan grabatu behar izan dute: kalean, igerilekuan, Gureak enpresan...
|
|
|
|
Aurretik....
Grabaketa hasi aurretik ongi prestatu behar dira gauzak. Elena Martinek igerilekuan grabatu behar izan zuen. Txukun-txukun gorde zituen bere gauzak.
|
|
|
|
Gertutik.
Kamerekin gertutik segitu diete Txolarteko kideei, eguneroko bizitza azaldu nahian. Argazkian, Gureak enpresan, Nerea Aizpitarte, Jose Mari Irure grabatzen.
|
|
|
|
Kalean.
Nahiz eta hotz handia egin, ez ziren nazkatu filmeko agerraldiak errepikatzen. Argazkian, igerileku aurrean Iņaki Badiola, Jose Antonio Zubimendi eta Patricia Elias.
|
|
|
|
Adi-adi.
Txolarteko begiraleak, aktore bakoitzari eginbeharra azaltzen zien bitartean, adi-adi egoten ziren. Argazkian, Maite Azpiazu, Arantzazu Larraņaga azalpenak ematen.
|
|
|
|
Barreak.
Dena ezin da ongi egin eta gaizki egindakoekin barre egitea da onena. Tarteka, ordea, kirioak ere dantzan izan zituzten aktore zein begiraleek. Argazkian, Jose Antonio eta Patricia barrez.
|
|
|
|
Emaitza.
Garbaketa egin eta gero, emaitza ikusi behar izaten da. Elenak adi-adi begiratzen zion bideo kamerari. Barre ederrak egin zituen bere burua pantailan ikusita.
|
|
|