Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Martxoa »  Iritzia »  Xabier Altunari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Xabier Altunari

Jokin Uranga

Uztarriaren 69. zenbakian idatzi nuenak ez dio nonbait graziarik egin Xabier Altunari, hala eman zuen jakitera gutxienik. Inoiz ez didate kezkarik eman balizko kritikek; hala ere, gauzak argitzea gustatzen zait.

.1- Diozunez, bi azpeitiar gazte Espainiako Audientzia Nazionalera eraman izanaren ondorio larria eduki zuen ika-mika, batek udaltzaina muturrean jo zuelako hasi zen. Ez dakit zer gertatu zen. Dakidana da salatzailea nor den. Baina horrela balitz, zertara joan zen udaltzaina? Ez naiz inor udaltzainei nola jokatu behar duten esateko. Hala ere, jarrera errepresiboa hautatu dutenek, ez dute nire begirune eta errespeturik.

.2- Auzibidean den arazoa izanik, ez omen da komeni komunikabidetan eztabaida faltsuak zabaltzea. Diskrezioz jokatu omen duzue. Faltsua? Zer da faltsua? Eta zuen diskrezioa? Ja, ja! Betikoa egin duzue; Bastidak salatutako 9 gazteren aferan, Unai Lizasoren torturen aurrean... aurpegia ezkutatu, ahal den isilen pasatu, zenbat eta jende gutxiagok jakin, orduan eta hobe, zuentzat noski! Honi, biktimismo merkea deitu diozu. Merkea? Ez dizut opa horrelako merkealdirik; milaka euroko isunak, kartzela zigorrak... alkate ohiaren muntaiagatik jarriak asko.

.3- Kokoteraino omen zaudete hainbeste nahasterekin, batik bat gezurra zabaltzeko erabiltzen direnekin. Hor barrabilak ukitu dizkidazu. Gauza asko esan nuen artikulu hartan, baina gezur alerik ez, denak ziren egiak. Zure inguruko jendea da gezurrak esan, salaketak jarri eta gazteak epaileen esku utziz epaitu eta kondenatzeko lotsarik ez daukana. Zuk horren aurrean ez duzu ezer egin, egiten eta egingo ziurrenik.

.4- Azkenik, esaten duzu denon artean saiatu beharko genukeela elkarbizitza normalizatua egiten; ba, ez ahaztu zure alderdiaren aulki batzuk, Habeari dagozkiola. Itzultzea ez litzateke hasiera txarra.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak