Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Otsaila »  Luis Igarza Tabako saltzailea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

LUIS IGARZA tabako saltzailea

"Purua erretzeko ohitura handia dago oraindik"

Ihintza Agirretxe

Luis Igarza
Luis Igarza.    (Ihintza Agirretxe)
Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.  Igarzari Umetan, eta gaztetan, pilota eta ehiza gustatzen zitzaizkion. "Orduan horiek zeuden modan, eta pilotan eta ehizan ibiltzea gustatzen zitzaidan", gogoratzen du. Ehizan oraindik ibiltzen da, baina pilotan ez. "Medikuak horretarako garaia pasatu zitzaidala esan zidan".  (Luis Igarzak utzitako argazkia)

Jarri da martxan Tabakoaren Legea eta estankoetako langileak ederki nabarmendu dute aldaketa. Luis Igarzak 32 urte daramatza estankoan lanean, eta ederki dakizki lanbide horren nondik norakoak.

Urte hauetan asko aldatu al da zure lanbidea?

Bai, izugarrizko aldaketa egin du. Baina iazko urte bukaerako aldaketa izan da nik ezagutu dudan handiena. Tabakoaren Legea medio, tabako merkeagoa hasi gara saltzen, eta orain tabako hori asko saltzen dugu. Jendea orduan txaketaz aldatu da... Beraiek aldatu baino gehiago, aldarazi egin dituzte. Hemen denok begiratzen diogu diruari, eta ekonomiak jende asko aldatzen du txaketaz.

Zenbat aldiz entzun duzu norbait erretzeari uztekotan dela?

Askotan, baina bai lehen eta baita orain ere. Azkenaldian, ordea, jende askori entzun diot tabakoaren debekuaren aurrean gehiago erretzen duela. Hau da, inork ez diela esango zer egin behar duten eta gehiago erretzen dutela esaten dute askok.

Azpeitian asko erretzen al du jendeak?

Nik uste dut zigarroa beste herrietan adina erreko dela, baina Azpeitian purua erretzeko ohitura handia dago oraindik. Gure estankora jende asko etorri ohi da afaria duela eta puru eder batzuk nahi dituela esanez. Lehen, frontoia zenean, asko antzematen zen; orduan puru ugari saltzen zen. Esaterako, puru marka batek azterketa moduko bat egin zuen garai batean, eta biztanleak kontuan hartuta puru gehien saltzen ziren lekuak Tolosa, Azpeitia, Eibar eta Bergara ziren; fijatu eta frontoiak zeuden herriak laurak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak