Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Otsaila »  Gaztaina makina historikoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Emakumeen baldintzak hobetuz

Ihintza Agirretxe

Litaphar Azpeitiko laborategiak emakumeen sexu harremanak hobetzeko Ninafar produktua atera du

  (Ihintza Agirretxe)

.2001. urtean sortu zen Lithapar laborategi farmazeutikoa herrian (Orendaundi, 9). Eta 2002an inauguratu zuten laborategia bera. Hasieran linea generikoak plazaratu zituzten, baina denborarekin linea generiko horien osagarri diren beste linea batzuk atera dituzte; emakumeen bizi baldintzak hobetzekoa, kosmetikoena eta sendagai naturalena, hain zuzen.

Laborategiak hasieratik izan du helburu emakumeen bizi baldintzak hobetu nahia: “Guk sorreratik izan dugu helburu hain gutxi landuta dagoen emakumeen sexualitatearen alor hori”, adierazi du laborategiko kide batek. “Guk menopausia garaian gorputzaren aldaketak orekatzeko sendagai bat atera genuen lehenengo, baita kaltzioa eta bitamina C duen sendagaia ere, eta iazko uztailean Ninafar atera genuen. Menopausia garaian emakume askok izaten dituzten sexu harreman zail edo deserosoak saihestu nahian asmatu genuen produktu hau”.

Esan bezala, produktua Ninafar da, eta, nahiz eta hasiera batean 40-50 urte inguruko emakumeei zuzenduriko tratamendua izan, emakume guztientzako baliagarri dela ohartu dira laborategikoak. “L-Arginina sustantzia sobretan sartuta da Ninafar. Produk- tu hori bes-te hainbat janaritan ere topa dezakegu, eta guk sobretan bildu du- gu”.

Askotan entzun behar izan dute emakumeen Viagra bezalakoa dela, baina ez du zerikusirik, eta hori garbi laga nahi dute laborategikoek. “Alde batetik, Viagraren eta Ninafarren helburua ez da bera. Eta, bestetik, berriz, hau ez da Viagra bezala, sexu harremanak izan aurretik hartu eta arazoa konpontzen duen produktu bat; hain zuzen, Ninafarrek tratamendu bat segitzea eskatzen du”.

Bi hilabetez. Laborategikoek, sexu harreman onak izateko arazoak edo zailtasunak dituen edozein emakumeri zuzentzen diote produktua. Pare bat hilabetez hartzea gomendatzen dute, nahiz eta lehen hamabost egunetarako aldea nabaritzen den.

Eta non eskura daiteke produktu hori? Produktua sobretan eta piluletan dago salgai botiketan iazko uztailetik, eta orain arte izan duen harrerarekin “gustura” daude laborategikoak.

Tratamendua egiten hasiz gero, egunean sobre bat edo bi hartzea, edo 4-8 pilula artean hartzea gomendatzen dute. “Sendagai naturala” denez, ez du inolako ondorio txarrik sortzen gorputzean; “kontraindikaziorik ere ez du”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak