Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Otsaila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitia lau haizetara

Azpeitian badira eraikin altuak, baita oso altuak ere; Uztarria eraikinik garaienetara igo da eta herria nola ikusten den jakin nahi izan du

San Inazioaren bista
San Inazioaren bista.  Loiolako Santutegi gainetik ederki ikus daiteke Azpeitia osoa; betiere beldur gutxi izanez gero, han gora igo eta behera begiratzeak ikara emanten duelako. 
Antenak nonahi
Antenak nonahi.  Eta zer ikusiko da Azpeitiko teilatuetatik? leku gehienetan bezala, antena ugari. Hona hemen Erdi kaleko etxe batetik ikus daitekeena. 
Dorretik dorrera
Dorretik dorrera.  Arana Goikoako dorretik ondo ikus daitezke Azpeitiko 'gorre hirukiak'; Jose Artetxeko hiru dorreak, alegia. Aranetik haiek ikusteko ez dago inolako eragozpenik. 
Kupula atzetik
Kupula atzetik.  Ez da erraza Loiolako Baselizako kupula aurrera iristea; beldurrari aurre egin behar zaio. Baina begira kupula atzetik nola ikusten den Azpeitia. 
Handiena
Handiena.  Sanjuandegi da Azpeitiko auzorik handiena. Bertan bizi da jende gehien. Jose Artetxeko dorre batetik haren handitasuna ikusten da argazki honen bidez. 
Landeta aldea
Landeta aldea.  Jose Artetxeko erdiko dorreko azkeneko solairutik, Landeta eta Garmendi auzoak erra ikus daitezke. Baita Arauntza ingurua ere. 
Kalea
Kalea.  Parrokiko kanpandorretik ere ederki ikus daiteke herria; han goian santiago santua dago Azpeitian duen kalea zaintzen 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak