|
|
San Inazioaren bista.
Loiolako Santutegi gainetik ederki ikus daiteke Azpeitia osoa; betiere beldur gutxi izanez gero, han gora igo eta behera begiratzeak ikara emanten duelako.
|
|
|
|
Antenak nonahi.
Eta zer ikusiko da Azpeitiko teilatuetatik? leku gehienetan bezala, antena ugari. Hona hemen Erdi kaleko etxe batetik ikus daitekeena.
|
|
|
|
Dorretik dorrera.
Arana Goikoako dorretik ondo ikus daitezke Azpeitiko 'gorre hirukiak'; Jose Artetxeko hiru dorreak, alegia. Aranetik haiek ikusteko ez dago inolako eragozpenik.
|
|
|
|
Kupula atzetik.
Ez da erraza Loiolako Baselizako kupula aurrera iristea; beldurrari aurre egin behar zaio. Baina begira kupula atzetik nola ikusten den Azpeitia.
|
|
|
|
Handiena.
Sanjuandegi da Azpeitiko auzorik handiena. Bertan bizi da jende gehien. Jose Artetxeko dorre batetik haren handitasuna ikusten da argazki honen bidez.
|
|
|
|
Landeta aldea.
Jose Artetxeko erdiko dorreko azkeneko solairutik, Landeta eta Garmendi auzoak erra ikus daitezke. Baita Arauntza ingurua ere.
|
|
|
|
Kalea.
Parrokiko kanpandorretik ere ederki ikus daiteke herria; han goian santiago santua dago Azpeitian duen kalea zaintzen
|
|