Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Otsaila »  Iritzia »  Mugak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Mugak

Aitor Aranguren

Gauza guztiek dute muga. Etxeek, urtegiek... eta, batez ere, geure bizitzak. Lur planetako espezierik ‘inteligenteena’ garenez, erraz ulertu behar genuke kontzeptu hori, baina ez, azken mendean sortu dugun gizarteak dena hazkunde mugagabean ulertzen du: irabaziak, ekonomia, kontsumoa...; gainera, azkar, azkar egin, azkar lortu. Guztiak eguneroko edo epe motzeko beharrak dira, horiek asetzen ematen dugu bizitza. Ez dugu, ordea, hurrengo belaunaldiekin pentsatzen.

Udalek jakin badakite lurra gero eta baliabide urriagoa dela, eta Azpeitiak ere, jakina, mugak ditu. Galdera da: daukagun lurra epe motzean edo ertainean betetzen badugu, hurrengoentzako zer? Gipuzkoa menditsu honetan, dagoeneko udalerri batzuek ez dute lurrik etxegintza edo industriaren beharrei aurre egiteko. Mendiak bai; lur egokirik ez, ordea. Gure herriak oraindik, zorionez, badu leku aproposik eta horregatik mundu guztia bertara begira dago aspalditik: Azpeititik Loiolarako eremu zoragarria eta epe luzerako Loiolatik Azkoitirako zatia.

Datu gutxi batzuk hausnarketarako: orain 15 urteko biztanle eta etxe kopuruarekin alderatuta, Azpeitiak orain 500 pertsona gehiago ditu, eta 1.500 etxebizitza egin dira. Aurrera begira, zergatik ez egin ahaleginak herrian gelditzen diren hutsuneak (egon badaude) betetzeko? Zergatik ez modu intentsiboan egin? Atera al ditzakegu gelditzen diren industriak eta lurzoru industrialetan sartu? Ondoren, herria hazten doala, lur berriak okupatu behar direla? Ados, baina pixkanaka eta zentzuz. Eta zer egiteko? Etxeak? Kirol azpiegiturak? Parkeak?

Azkenaldian, ezkerreko eta eskuineko jendea, ikastetxeak, promotoreak, etxe ugari egiteko amorratzen. Etxeak egitea ondo dago, beharrezkoa da, baina herriko interes eta beharrak aurretik, ezta? Nora goaz!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak