Bernardo Aizpitarte 'Kabra' kioskeroa
"Kioskora egunero etorri behar izaten dun"
Ihintza Agirretxe
|
|
Bernardo Aizpitarte 'Kabra'.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
Txikitako ametsa.
Bernardo Aizpitarte ez da gogoratzen zer izan nahi zuen txikitako ametsez. "Lehen ez zunan orain bezala. Orduan oraingo aldean aukera gutxi zagonan". Hala ere, ondo gogoan du zer ez zuen nahi izan: "Garbi nuen futbolaria edo horrelako ezer ez nintzela izango, behintzat...".
(Bernardo Aizpitartek utzitako argazkia)
|
|
Bernardo Aizpitarte Kabra Azpeitiko plazako kioskoan egoten da egunero. Urtean hiru egun baino ez ditu izaten jai; Eguberri Eguna, Urte Berri Eguna eta Aste Santuko zapatua.
Zenbat urte daramatzak lan honetan?
Hamalau urte inguru izango ditun dagoeneko lan honetan hasi nintzela.
Nolatan hasi hintzen?
Lehenik nire andrea hasi zunan. Nik orduan kale barrenean denda bat ninenan, baina hura gaizki joan zitzaidanan eta orduan hasi nindunan hemen lanean.
Lan gogorra al da?
Gogorra baino gehiago, lotua dun. Egunero-egunero etorri behar izaten dun hona; urtean hiru egunetan bakarrik ez dun egoten egunkaririk, eta guk, kioskerook, orduan baino ez dinagu izaten jai. Orain, hala ere, goizez soilik irekitzen dinat; lehen goiz eta arratsaldez, eta gogorragoa zunan.
Hemen herriko kontuez ere enteratuko haiz ba?
Bai, guk berriak eman eta jaso ere egiten ditinagu. Ez dun leku txarra herriko kontuak jakiteko, baina nik horrelako kontuetarako ez dinat batere balio.
Gehien saltzen den egunkaria zein den galdetzea ere...
Bai, dudarik gabe El Diario Vasco dun gehien saltzen dena. Zergatik? Eskelengatik. Astearteetan azokara etortzen den jende helduak ez din Diario bezala ezagutzen egunkari hori, eskelen egunkaria eskatzen diten.
Zergatik erosten da gaur egun egunkari bat edo bestea?
Baditun gauza batzuk ez ditudanak ulertzen. Adibidez, astelehenetan Gara gehiago saltzen dun futbola dela eta, eta nik hori ezin dinat ulertu.
|