Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urtarrila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Aranbururen zerua

Nagore Aranburu aktore azpeitiarrak ‘Zeru horiek’ filma garbatu zuen udan; hura da aktore nagusia. Hona hemen filmako bertako irudi batzuk, Igeldo produktorak utzita

Ikasten eta errepasatzen
Ikasten eta errepasatzen.  Nagore Aranburu aktore azpeitiarra Bernardo Atxagaren 'Zeru Horiek' liburuan oinarritutako eta Aitzpea Goenagak zuzendutako filmeko aktore nagusia da.  (Igeldo produktora)
Filmaketa
Filmaketa.  Nagore, Irene ETAko kidearen paperean sartuko da, eta kartzelatik irten, Euskal Herrira bueltatu eta berriro eguneroko bizitzan integratu nahiko du.  (Igeldo produktora)
Autobusa
Autobusa.  Grabaketa, besteak beste, Bartzelonan izan da. Argazkian, aktoreak autobusean. Filman Irene autobusean bueltatzen da Euskal Herrira.  (Igeldo produktora)
Filmatu aurretik
Filmatu aurretik.  Filmatzen hasi aurretik azken ukituak emateko momentua izaten da. Argazkian, Aranburu txukuntzen duten bitartean, Iban Garate aktore azkoitiarra begira.  (Igeldo produktora)
Adi-adi
Adi-adi.  Zuzendariak zerbait esaten dien bitartean, adi-adi entzun eta zuzen-zuzen begiratzen diote Aitzpea Goenagari aktoreek.  (Igeldo produktora)
Tartean
Tartean.  Batzuk prestatzen ari direla, besteek taldekoekin berriketan aritzeko beta izaten dute; bai filmaz hitz egiteko, baita bizitzaren gorabeherez hitz egiteko ere. Argazkian, Aranburu bera taldekoekin hitz egiten.  (Igeldo produktora)
Gertukoak
Gertukoak.  Iban Garate aurkezle eta aktore azkoitiarrak ere parte hartu du filmaren grabaketan. Argazkian, Nagore Aranburu eta biak filmaketako egunetan.  (Igeldo produktora)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak