Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urtarrila »  Iritzia »  Kokoteraino gaude

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Kokoteraino gaude

Jokin Uranga

Lelo horren pean hainbat kartel, pankarta eta abarrekin egin dugu topo azkenaldian. Besterik ez dioenez, bakoitzak atera zituen ondorioak. Zertaz egon gintezke kokoteraino? Sexu erasoez? Langabeziaz? Poliziaz? Bururatzen zaizkidanak dira, ziur gehiago etorriko zaizkizuela!

Baina moskeo kanpainaren helburu bakarra azpeitiarrok azkenaldian pairatu dugun errepresioa salatu eta gainditzea da. Asko gara, gehiegi (pertsona bakarra ere gehiegi litzateke) urte hauetan kartzelara joateko mehatxupean bizi garenok. Bakarren bat ere bada zuloan bere bizitzako urterik onenak pasatu dituena.

Argazki bat ateratzen izan ginen aurrekoan, eta 21 izan ginen bildutakoak, bakoitza bere historiarekin. Marroi handiago edo txikiagoarekin baina denok gure sinesmen eta pentsaerekin koherente izatearren gureak ez diren epaitegietan epaituak edo epaituak izateko zain gaudenak ginen. Eta nork eramaten gaitu epaitegietara?

Denetik dago: batzuk Espainiako Poliziak, beste batzuk EAJk eta besteak Udaltzaingoak. Harrituta azken horiekin? Ba, pentsa zenbait udaltzainek (ez denek) ikastetxe aurrean txistua jo eta isunak jarri baino gehiago egiten dutela. Gure supermaderoek, txapelgorriekin kolaboratu eta gazteak Madrilgo Auzitegi Nazionalera bidean jartzeko batere erreparorik ez baitute. Sinestezina badirudi ere ez da denbora asko udaltzain baten salaketaren erruz hara joan ginela bi gazteri laguntzera.

Beste marroiak, kartelak jarri, manifetara joan eta horrelakoengatik dira. Udaleko kargu-hartzean izandako balizko istiluengatik ere gazte bati bost eta beste bati hiru urteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete.

Onartezina denez, salaketa ekintzak antolatuko dira, bakoitzak ikusiko du non eta zer eman. Erakuts diezaiegun kokoteraino gaudela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak