Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2006 »  Urtarrila »  Iritzia »  Leku ederrak badira

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Leku ederrak badira

Jose Luis Otamendi

Beti txunditu izan nau aginte eta diru gosez direnek daukaten arteak, auziak nahaspilatu eta beraien grina partikularrak denon arazo bihurtzeko.

Mundiala da. Derrepente kontratistak, lurren jabeak eta horien aholkulariak herriaren ongizatea eta garapenarekin zeharo kezkatuta ageri dira, Robin Hood edo Patakon –daukanari kendu eta ez daukanari emon– berrien pare. Badirudi azpeitiarrontzat kontu nagusietakoa orain, Loiola arteko ezkerraldea edo eskuinaldea etxez zein lehenago bete dela. Sartuko gaituzte etxegile eta beraien botilero eta zaletuen arteko gerran, eta halako batean esango zaigu: kito, bukatu da dena, bildu zeuen hildakoak eta segi etxera. Eta gu, tonto aurpegiarekin, galtzaile zintzo, erretiratu egingo gara. Aio, hurrengo iraultzara arte!

Akordatzerako etxez beteko dute Loiola artekoa, inori sekula galdetu gabe hori den aukera bakarra leku eder horientzako, zergatik aldatu zaien lur horiei kalifikazioa, lehenagoko arauetan zerbitzu orokorretarako (kirola, osasuna, aisia…) gordeta egon direnean. Gazteei, txiroei etxe aukera emateagatik ote da? Lehendik ere etxe hutsik ez dagoelako? Susmoa daukat, hor beste zerbait egon daitekeela. Loiolako ezker eta eskuin aldearen promotorek, aspalditik udal gobernuekin izan duten konplizitateak hori pentsatzera narama. Gauza itsusi asko dela hor. Zakarrak agintzen duela Loiolako lohian. Eta garbi dago, hor dabiltzanak ez dira ONGak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak