|
|
|
"Lan asko egon arren, ezin dun bizi baserritik"
Ihintza Agirretxe
|
|
Txikitako ametsa.
Nahiz eta pentsatzen jarri, ez da gogoratzen zer izan nahi zuen umetan. Txikitan bezalakoa dela esaten omen dio amak. "Alaia, bizia, gauzak gordetzen zituena, gogorra eta txukuna omen nindunan. Nik uste oraingo antzeko ametsak izango nituela orduan ere", aitortzen du.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
Enkarni Arriola.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
Denetik egin behar da baserrian, eta hori ondo daki Enkarni Arriolak. Baserrian jaio zen, Arroan, eta gaur egun ere baserrian bizi da, Izarraizpe auzoan, Egurtza-azpin. Enkarnik babarrunak prest ditu ganbaran Tolosako Babarrun Elkartera eramateko, bertako kide baita, baina elkartean ere lan asko omen dute. Ez da geldirik egotekoa.
Zer dela-eta egin hintzenan Tolosako Babarrun Elkarteko kide?
Senarraren gurasoak bizi zirenean jende gehiago gintunan, baina orain, bi bakarrik gaitun. Senarrak erreleboka egiten din lan, baina lanean ez denean, baserrian lanak egiten laguntzen zidan.
Zer behar da kide izateko?
Eskaintzen dituzten diru laguntzak jasotzeko eskatzen duten gauza bakarra, hektarea bat babarrun landatzea dun. Guk maiatza alderako sartzen ditinagu, eta beraiek abuztu aldera etortzen ditun, ea hektarea bat osatzen dugun neurtzera.
Baina babarrunak betidanik hazi al dituzue hemen?
Bai. Ni 14 urtean nagon baserrian bizitzen eta beti ezagutu izan dinat hemen babarruna. Baina beste barazki batzuk ere hazten ditinagu, baita animaliak ere. Denetik egin behar dun hemen.
Gero non saltzen dituzu?
Erosketetara jaisten naizenean Azkunen uzten ditinat produktuak. Izan ere, ezin dun etxeko lanak egin eta goiza azokan pasatu.
Babarrunek ematen al dute baserritik bizitzeko adina?
Ezta pentsatu ere! Lan asko egon arren, ezin dun bizi baserritik. Senarrak kanpoan egiten din lan, eta horrela, soldata baten laguntzarekin bai, baina bestela, ezinezkoa.
|