Zenbakitan naximentua
Ihintza Agirretxe
Parrokiko jaiotza urtero-urtero jartzen dute: 11 egunez egoten da, bost lagun aritzen dira lanean...
|
|
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
(Ihintza Agirretxe)
|
|
Urtero-urtero jartzen dute naximentua edo jaiotza Azpeitiko parrokian. Lan asko hartzen dute batzuek muntatzen. Jada hasi dira. Izan ere...
.112 Parrokiko jaiotzak 112 urte inguru ditu. 1893an hasi ziren han jaiotza jartzen, eta ordutik urtero-urtero jarri izan dute.
.38 Dioni eta Patxi Perezek naximentua muntatzen 38 urte daramatzate. Beteranoenak dira.
.20 Naximentuko errekan 20 arrain inguru jartzen dituzte urtero. Batzuk hil egiten omen dira, eta tartean, berriak ere eraman behar izaten dituzte.
.11 Horrenbeste egunez egongo da naximentua parrokian, koru azpian.
.10 Desegiten, berriz, hamar egun inguru behar izaten di-tuzte.
.7 Zazpi dira naximentua muntatzen eta desegiten ibiltzen direnak: Dioni, Patxi eta Iņigo Perez anaiak, Luis Andres Amenabar, Kepa Sansebastian, Urtzi Oteiza eta Asier Plazaola.
.5 Astero, astelehenetik ostiralera egiten dute jaiotza muntatzen saio txiki bat. Egunero ordubete-ordu eta erdi inguru pasatzen dute.
.4 Periko Moxala, Zerreriko Kontxexi, Kalerenekue eta Zerreroa dira Azpeitiko pertsonaiak.
.3-4 Ez dira beti denak aritzen muntatzen, bakoitzak bere lanak eta zereginak baititu. Egunero batez beste hiru-lau lagun aritzen dira.
.3 San Frantzisko kapera, Soledadeko kapera eta gaur egungo lekuan izan dira naximentuaren egoitzak. Hiru tokitan, beraz. Traste guztiak ere hiru gela ezberdinetan gordetzen dituzte urte osoan.
.2 Bi hilabete pasatzen dituzte gutxi gora-behera dena bukatzen. Azaroaren hasieran hasten dira lanean, eta abenduaren 24an irekitzen dute.
.0 Zenbat ordu parrokian lan hori egiten! Eta ez dute eurorik jasotzen. Borondateko lana da naximentua muntatzea.
? Naximentuaren balioa auskalo zenbatekoa den; pieza pila bat dago eta muntaia lanetan orduak sartzen dituzte. Daukan balioa, beraz, kalkulaezina da. Izaten dituen bisitari kopurua ere ezin jakin; asko dira, baina kopurua ezin zehaztu.
|