Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Abendua »  Iritzia »  Etorkizuna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Etorkizuna

Kepa Susperregi

Lehenago ere aipatu izan dut, gure herri honek azken urteetan ezagutu duen aldaketa. Herriaren fisonomia edo itxura aldatu da: inguruko edozein mendi gainetik begiratuz gero, herria zabaldurik ikusiko genuke, itxura aldaturik. Garai batean nekazaritzarako erabiltzen ziren inguru zabalak industri-gune bilakatu dira; lantoki eremu ziren inguru batzuk auzo berri bihurtu ditugu; eta kalera etorriz gero, parte zaharrean ezagututako hainbat etxe bota eta berritu dira.

Ez da, ordea, arinagoa izan herriko biztanle taldeak ezagutu duen aldaketa. Azken urteetan jende kopurua asko aldatu ez bada ere, handia da biztanleen artean eman den aldaketa. Horren adibide, honokoa: azken hamar urteetan mila lagun inguru hil da gurean, eta 1.200 jaio.

Beste alde batetik, arrazoi ezberdinak direla eta (lana, ezkontza...) zenbait azpeitiar kanpora joan den bezala, beste hainbat etorri da gugana; horien artean, guganaino heldu den etorkinen taldea ere. Ez daukat gaurko datu zehatzik, baina duela hiru urte, oker ez banaiz, 350 etorkin bizi zen gure artean; gaur egun, seguru aski, gehiago.

Etorkizunean ezagutuko dugu, edota ezagutuko dute, gure herrian horrek denak izango duen eragina. Eliz bizitzan ere zerikusia izan dezake. Duela hilabete batzuk entzun nuen Hego Ameriketatik etorritako batek zioela gure artean ikasi duela "Jainkorik gabe ere bizi" daitekeela.

Aurten irakurri dut aldizkari batean: "Suedian [biztanleen seitik bat atzerritarra omen da bertan], sekularizazioa gero eta handiagoa izan arren, etorkinek erlijio-sentimenduari indarra eman diote. Kristauak izan, musulmanak edo bestelakoak, suediar berri hauek garrantzia handia ematen diote euren fedeari. Atzerritar horien artean aurkitzen ditu Suediako elizak kide berriak". Zer eskainiko ote digu etorkizunak?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak