Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Azaroa » 

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan

"Azpeitia gehiago baloratzen dinat alde egin nuenetik"

Ihintza Agirretxe

Amaia Zubizarreta Bartzelonan bizi da, duela 19 urtetik. Argazkian, hantxe. 

Amaia Zubizarreta orain dela19 urte inguru joan zen Bartzelonara (Katalunia) ikastera. Asko gustatu zitzaion Bartzelona, eta ordutik bertan bizi da.

Nolatan horrenbeste urtean Bartzelonan? Ikastera etorri nindunan hona, eta hasieratik gustatu zitzaidanan hiri hau. Ikasketak bukatu eta beste ikasketa batzuk egiten segitu ninenan bertan. Gaur egun ezkonduta nagon, bi ume ditinat, eta bertan segitzen dinat.

Alde handia al dago Euskal Herritik Kataluniara?

Nik hori baino gehiago, Azpeitia bezalako herri batetik Barztelona bezalako hiri handi batera dagoen aldea nabaritu ninenan. Horrek bere alde onak eta txarrak ditin, baina egundoko aldaketa dun. Azpeitia gehiago baloratzen dinat alde egin nuenetik. Alde egin eta gero konturatzen haiz lagatakoa.

Hizkuntzarekin zer moduz moldatu haiz?

Hona etorri nintzenean, garbi ninenan katalana ikasi behar nuela. Ikasketak egiteko ez ninan zertan katalana ikasi, ez nintzelako bertakoa, baina, hala ere, katalaneko klaseetara joaten nindunan. Katalana ulertzeko oso erraza dun, hitz egiteko ere ez dun zaila, baina idazten oraintxe ari naun ikasten. Semeak hamar urte ditin, eta hura ikasten ari den heinean, ni ere bai harekin batera.

Estatutu berria dela-eta aspaldian asko hitz egiten dun Kataluniaz. Nolako giroa dago bertan?

Jendeak ez din gehiegi hitz egiten gai horretaz; gehiago dun telebistako kontua, kalekoa baino. Jendeak, inguruaren araberako iritzia din: inguru katalanetan aldekoa, eta beste giro batzuetan kontrakoa, normala den bezala.

________________________

Kataluniari begiratua

Herrialdea. Katalunia 5.960.000 biztanle. Hiriburua. Bartzelona. 1.582.738 biztanle. Bartzelona. Mendebaldean. Industria. Hirugareen sektorea da nagusi. Hizkuntza. Bertakoa, katalana, %90en dakite.

Hango jendea

Amaia Zubizarretak bi eratako katalanak ezberdintzen ditu: “Oso ezberdinak ditun herri txikietako pertsonak edo hirietakoak”, esaten du. Herrietakoak “itxiak” omen dira, eta Bartzelona hirikoak, berriz, oso “irekiak”. Han ere denetarikoak, beraz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak