Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Azaroa »  'Makuxa'-ren azken dantza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

'Makuxa'-ren azken dantza

Ihintza Agirretxe

Urteetan dantza erakusten pasatu eta gero, adio esan dio lanbideari Gurutze Larrañaga ‘Makuxa’-k

Gurutze Larrañaga Makuxa, igerilekuan, lehengo astean.  (Ihintza Agirretxe)

Hogei urte pasa eta gero “nazkatu” egin da Gurutze Larrañaga Makuxa aerobic eta spinnig erakusten, eta joan den irailaren bukaeran utzi egin zuen lanbidea.

Azpeitian aerobic erakusten lehena izan ez bazen, lehenengotakoa izango zen. Urte horietan, egunero-egunero jende ugariri erakutsi dio dantzan. “Izan dut 18 urtean nirekin aerobic klaseetan ibili den jendea. Irakasle gogorra izan naiz, baina ikasleei ere gustatzen zaie egur pixka bat ematea”, dio, barrez. Lan hori uzteko unea iritsi zaio. Ez zaio, ordea, zaila egin erabakia hartzea. “Gauza bakoitzak bere momentua du, nik 45 urte ditut eta lagatzeko unea hau zela uste nuen”.

Nahiz eta lan hori egiteari utzi, ez ditu dantza eta kirola alde batera utzi. Uztarriak, adibidez, igerilekuko gimnasioan harrapatu du kirola egiten. “Dantza erakusteari utzi diot, baina oraindik asko etortzen naiz lantoki zaharrera. Gainera, orain beste batzuen klaseetara oso gustura etortzen naiz”. Beraz, dantza irakasle izatetik ikasle izatera gustura pasatu da.

Ia bizi osoa bere lana dantza erakustea izan ondoren, beste lan batzuetan hasita da orain. “Orain zerbitzari lanetan nabil, eta oso gustura, gainera. Orain artean jendearekin egin izan dut lan, orain ere bai, eta hemendik aurrera ere gustura egingo nuke horrelako lanen bat”, azaldu du.

_____________________

23 urtean

Gurutze Larrañagak 23 urte pasatu ditu Azpeitian dantza erakusten. Iaz arte aerobic soilik erakusten zuen.

Esandakoak

Uztarriak 1999ko abenduko zenbakian (2.ean) elkarrizketa egin zion Makuxari. Esandako batzuk: “Kirol amerikanoa da aerobic, eta jendea hasieran lotsatu egiten zen”, “politagoa litzateke aerobic mutil gehiagorekin, baina bi bakarrik ditut. Kanpaina bat egin behar dugu”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak