Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Azaroa »  Klik: Uztaritzeko pausoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik: Uztaritzeko pausoa

Haritz Etxeberria 'Ministro'

Jokin Urangari segika ibili zen Uztaritzera bidean Haritz Etxeberria, urriaren 22an. Azpeitian, Oiartzunen eta Uztaritzen atera zizkion argazkiak

Goizean goizetik hasita
Goizean goizetik hasita.  Goizean goiz abiatu zen Jokin Uranga Uztaritzera, Bertsolari Txapelketa Nagusiko final-laurdenera, Haritz Etxeberria Ministro-k lagunduta. 17:00etan zuen saioa. Argazkian, Azpeitian, plazan, goizeko hamaiketan.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Lagunak ere Uztaritzera
Lagunak ere Uztaritzera.  Urangaren lagunek autobusa antolatu zuten Azpeititik Uztaritzera joateko; 30 bat joan ziren. 15:00etan abiatu ziren. Argazkian, autobusera sartzen.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Bidean, Fredi Paiarekin
Bidean, Fredi Paiarekin.  Oiartzunen, Fredi Paiarekin elkartu zuren (hura ere Uztaritzen zen bertsotan). Harako bidea elkarrekin egin zuten. Nerbioak nerbio, brometarako zeuden biak.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Indarrak hartzen
Indarrak hartzen.  Erronka zuen Jokin Urangak, finalerdiak zituelako helburu, eta aurretik, indarrak hartu behar. Oiartzunen geratu ziren bazkaltzeko. Argazkian, Uranga, Ministrorekin berarekin.  (Haritz Etxeberria 'Minitro')
Antolatzaileekin
Antolatzaileekin.  Behin Uztaritzera iritsi eta trago batzuk hartu ondoren, frontoira joateko unea zen, saioko lekura. Argazkian, Uranga, Eneritz Zabaleta antolatzailearekin.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Besteekin
Besteekin.  Pixkanaka-pixkanaka joan ziren iristen kanporatze fasea jokatu behar zutenak frontoira. Denek ere nerbioak aidean zituzten azkeneko une horietan. Argazkian, Jokin Uranga, Julen Zelaieta bertsolariarekin.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Ezinegona
Ezinegona.  Uztaritzen Kiroleta Frontoira sartu aurretik, nerbioak kontrolatzen saiatu eta kontzentratu beharra zegoen. Horretan aritu ziren Paia eta Uranga taularatu aurretik frontoiaren kanpoko aldean.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Lasaituta
Lasaituta.  Behin kartzelako lana eginda, lasaitasun ederra hartu zuen. Saioa hondarrean zen, eta handik aurrerako garrantzitsuena puntuazioa jakitea zen. Laugarren egin zuen, puntu askorekin: 676,5.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Bukaeran gustura
Bukaeran gustura.  Saioa bukatuta, lehen inpresioak oholtzan elkar trukatu zituzten. Argazkian -ezkerretik- Onintza Enbeita, Fredi Paia, Jokin Uranga, Iņigo Manzisidor eta Amets Arzallus.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')
Zorionak!
Zorionak!.  Oholtzatik jaistean zain zeukan Xabier Silveira lagun handia, zorionak emateko. Urangak hurrengo egunean jakin zuen finalerdietara sailkatu zela, puntuei esker. Azaroaren 6an dauka lehen saioa, Hendaian.  (Haritz Etxeberria 'Ministro')

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak