Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urria »  Ramon Agirre: "Ernioko Eguna lana eta ardura da niretzat"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu

Ramon Agirre: "Ernioko Eguna lana eta ardura da niretzat"

Ihintza Agirretxe

Iraileko asteburuetan bisitari asko izaten ditu Erniok. Baita Ramon Agirreren txabolak ere. Hark Zelatungo txabolako lana (argazkietan, han) eta Garmendipe auzoan duen tabernako lana uztartzen ditu; astegunetan Azpeitian eta gero Zelatunen. Iraileko astegun batean Garmendipen harrapatu du Uztarriak.

  (Ihintza Agirretxe)
Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.  Asko aldatu da bizimodua eta gaur egungo umeena eta Ramon Agirrerena oso ezberdinak dira. "Gure garaian gazte-gaztetan hasten zinen lanean eta ez zegoen amets egiteko betarik ere", dio. Nahiz eta pentsatzen jarri, ez da gogoratzen zer izan nahi zuen handitzen zenean.  (Ihintza Agirretxe)

Noiztik duzu Zelatungo txabola?

Ez da denbora asko. Orain dela urte eta erdi-edo hartu nuen.

Nolatan hartu zenuen?

Aukera suertatu zitzaidan, eta horrelaxe hartu nuen. Beti gustatu izan zait mendia, eta aukera izandakoan aprobetxatu egin nuen.

Zer da zuretzat Ernioko Eguna?

Niretzat lana eta ardura da Ernioko Eguna. Ni egun horietan ez naiz sukaldetik irten ere egiten.

Egun horietan jende desberdina joaten al da mendira?

Bai, oso ezberdina. Normalean, ‘etxeko’ tratua izaten da horrelako lekuetan. Baina Ernioko Egunean askoz ere jende zorrotzagoa joaten da. Ez da hain erraz konformatzen. Mendira horrelako egunetan soilik joaten direnak izaten dira normalean horrelakoak.

Ostalaritzan egin al duzu lan betitik?

Ez. Orain urte batzuk taberna batean lanean bukatuko nuela esan izan balidate, ez nukeen sinetsiko. Ni oso lotsatia naiz, eta ez nuen uste inoiz horrelako lan bat egingo nuenik.

Nola bukatu duzu tabernan?

Leioan (Bizkaia) tailer batean egin nuen lan urte askoan. Gero lanik gabe gelditu nintzen eta Areetan (Bizkaia) jatetxe bat izan nuen 12 urtean. Ondoren Azpeitira etorri eta denda bat izan nuen, orain bost urte Garmendipeko taberna hartu nuen, eta iaz Zelatungo txabola.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak