Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urria »  Iritzia »  Puzzlea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Puzzlea

Aitor Aranguren

Zenbat eta pieza gehiago izan, zailagoa izaten da puzzlea osatzea. Irudia konplexua bada gainera, zer esanik ez eta konplexutasunaren ligan gure gizartearen argazki politikoa txapeldun. Euskal gizarteko puzzlearen piezak era guztietakoak dira: gatazka, bakegintza, normalizazio politikoa, eskubide historikoak, Eusko Jaurlaritza, autogobernua, autodeterminazioa, subiranotasuna, subiranotasun partekatua, herri kontsulta, elkarrizketa, negoziaketa, presoak, sakabanaketa, manifestazioak, atxiloketak, alde bateko hildakoak, bestaldekoak, askatasuna, mehatxuak, atentatuak, alderdi politikoak, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa, Iparraldea, Euskal Herria, GAL, ETA, su-etena, tregua, itun antiterrorista, indarkeria, Ajuria Eneako mahaia, Lizarra-Garaziko akordioa, alderdien legea, alderdien mahaia, eztabaida foroak, kale borroka, Udalbiltza I, Udalbiltza II, hauteskundeak, nazio eraikuntza, abertzaleak, konstituzionalistak, euskara, Espainia eta Frantzia, Konstituzioa, Gernikako Estatutua, estatutu berrirako proposamena, Ertzaintza, segurtasun-indarrak, ikurrina, independentzia, euskal prentsari erasoak, aurreko fasea, elkarrizketa fasea, fase erabakitzailea, itxaropena... Uff!

Diktadura bukatu zenetik sufritzen ari garen trantsizio honetan, puzzleari piezak gehitzen joan zaizkio. Bakoitzak bere erara, batzuek puzzlea punta batetik hasi nahi dute, besteek bestaldetik, batzuek azkar bukatu nahi dute, besteek presarik ez, beste batzuk, haserretutako umeen antzera, nekez osatutako zatiak puskatzen saiatzen dira behin eta berriro.

Alderdi politikoak 2007ko hauteskundeei begira daude dagoeneko, Madrilgo beso luzea bigoterik gabeko beste alderdi baten pean dagoelarik. Beti bezala, ETA da puzzlean kokatzeko piezarik zailena. A zer bakea ematen duen armak isildu diren azken boladan!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak