Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Urria »  Iritzia »  Barruko mapak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Barruko mapak

Jose Luis Otamendi

Mugitzeak badu hori. Askotan sortu izan zait kezka txoroa, joango garela kanpora eta inoiz bueltatzen bagara, joan eta joan eta ez dugula etxeko bidea inon aurkituko. Edo jendearentzat ikusezin bihurtuko garela bat-batean, ezezagun, arrotz. Beste modu batera mintzo zaizkizu denak, ez duzu ezer ulertzen, oker begiratzen dizute. Eta egiten duzu utzi zenuen herria, kaleak eta jende hura guztia zeure gogoan baino ez daudela. Ametsa izan zela dena. Arrotzaren sindromea.

Auskalo zer altxor dakartzaten etorkinek. Itsu, mutu, gor gatzaizkie. Ez dakigu. Azpeitia gaur sekula baino mundutarrago da. Mintzoak, kultura, memoria.

Kontua da, denok bertako izan arren, ez dakigula etorri berriari bertako egin ahal izateko aukera nola eman. Azpeitiar izan bai, baina egin ez. Turisten pare bizi gara herrian bertan —horra Ekuador, han Berberia, begiratu Portugali—, jendea ezagutu gabe, ezikusia eginez. Hain urruti dauden azpeitiarrak dira! Eta hori beldurra da. Beldurrak, berriz, ez du urruti ezinikusia: aski da bolada ekonomikoak apur bat behera egitea bertakooi lana kentzera datozkigunak ikusten hasteko. Jatorriz denok gara afrikar; ordea, hemen lehenagotik gaudenok daukagu orain datorrenari harrera leuntzeko ardura. Leku bat behar dugu goazen herrian eta, nahi izanez gero, bertako egiteko aukera. Atzo ere berandu zen, baina goizero jaiotzen gara. Eta lurra mugitu egiten da gure oinen pean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak