Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 4,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Abuztua »  Nagore Iriarte: "Enpresa handien hizkuntza irizpideak aldarazteko talde indarra behar da" »  Japoniaraino joan eta hango bi azpeitiarrez!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

euskera

Japoniaraino joan eta hango bi azpeitiarrez!

Ihintza Agirretxe

Juan Bautista Mendizabal azkoitiarrak Japoniako ferian ezuste ederra izan zuen: azpeitiarrez ari ziren bi japoniar

Juan Bautista Mendizabal, Hiromi Yoshida eta Unai Frantzesena, 'Loiolarik ez balitz' liburuarekin. 
Suzuko Tamura -ezkerrean- eta Hiromi Yoshida. Azpeitian izanak diren japoniarrak. 

Juan Bautista Mendizabal azkoitiarra ekainaren erdian Japoniara joan zen, han egiten ari ziren turismo feria batera, lanera. Feriara Euskal Herriko ikuskizun eta gauza ezberdinak eraman zituzten: hemengo janaria, musika... Musika ikuskizun baterako Etxak txalaparta konpainia joan zen, eta tartean, Unai Frantzesena azpeitiarra.

Eta orduantxe ustekabea Mendizabalentzat: azpeitiarrez ari zen japoniarrak zeuden han. “Japonian euskara edo Euskal Herriarekin lotura edo harremanen bat duten japoniarrak joan behar zuten feria. Eta horrela, hiru emakume etorri ziren. Hitz egiten hasi ziren, eta azpeitiarrez egiten zuen batek! Ni, zeharo harrituta gelditu nintzen: japoniarra eta azpeitiarrez! Azpeitiarrak bezalaxe egiten zuen. Hiromi Yoshida zen. Orduan hasi zitzaidan esaten Koldo Aldalurren etxean izaten dela. Jose Luis Otamendi ere laguna duela kontatu zidan, eta nik hain justu Loiolarik ez balitz liburua eraman nuen Japoniara, han irakurtzeko, Jose Luisek berak eta Iñigo Aranbarrik idatzi duten liburua. Eta horrelaxe, astearen bukaeran oparitu egin nion Hiromi Yoshidari; egundoko ilusioa egin zion”. Argazki ederra izango zela pentsatuta, Frantzesena, Mendizabal eta Yoshidak Loiolarik ez balitz liburuarekin atera zuten argazkia.

Suzuko ere bai. Beste bi emakumeen artean ere bazen azpeitiarrez hitz egiten zuenik: Suzuko Tamura; Hiromiren irakaslea izandakoa. Hura ere Azpeitian izandakoa da eta ederki hitz egiten du azpeitiarrez. “Suzuko Tamura ere Azpeitian bizitakoa da, Odriozolatxon hain zuzen. Hark ere ederki egiten du euskaraz”, dio Mendizabalek.

Bizipen “polita” bizi izan zuela dio Juan Bautista Mendizabalek, eta ilusioz kontatu dio Uztarriari han bizitakoa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak