Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Abuztua »  Oihana Ibarguren: "Milungako osasun zentroa martxan jartzen ari gaitun"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

jakiteko

Oihana Ibarguren: "Milungako osasun zentroa martxan jartzen ari gaitun"

Ihintza Agirretxe

Oihana Ibarguren eta Angolako emakume bat. 

Oihana Ibarguren azpeitiarrak betidanik egin nahi izan du gaur egun egiten ari dena egitea; mugaz gaindiko erakunde batekin kolaboratu. Martxoaz geroztik Angolan da.

Nolatan joan hintzenan horra?

Hasiera batean ez nekinenan nora bidaliko ninduten. Ugandara esan zidatenan lehenengo. Gero Kongora, eta azkenean Angolara.

Nola gogoratzen dun horra iritsitako lehen eguna?

Makokolarainoko bidea gogoratzen dinat, berde-berdea. Iritsitakoan buelta bat ematera irten gintunan, eta atzetik “mundele, mundele” (zuria) ziotenan umeek. Osasun zentroa ikusi nuenean, mundua gainera erori zitzaidanan.

Zerk harritu hau gehien?

Errekurtso naturaletan munduko herrialde aberatsenetakoa izan arren, gero pobreenetakoa izatea. Jendeak kontatzen dituen gerrako kontuak ere...

Zer lan egiten dun?

Probintzian osasun sistema bat eraikitzen ari gaitun. Milunga bailarako osasun zentroa martxan jartzen laguntzen ari gaitun. Orain arte ezin zunan bertan lan egin. Teknikoek maila baxua diten eta nire lana horiek formatzea dun.

Nolakoa dun hire egun bat?

Sei eta erdietan esnatu, gosaldu, eta zortziak aldera osasun zentrora. Dena antolatu, kontsulta pasatzen lagundu, gaixoak ikusi... Arrasaldeetan, batzuetan bilerak egin edo estatistikak aztertu, besteetan osasun zentrora jaitsi berriro edo, bestela, paseo bat eman edo futbolean jokatzera. Seiak aldera iluntzen din, eta goiz afaldu eta erretiratzen gaitun.

Noiz bueltatuko haiz?

Hasiera batean sei hilabeterako etorri nindunan. Berez, irailera arte, baina luzatzeko aukera ere eman zidaten; ikusiko dinagu.

Hango jendea

Oihana “etxean bezala” sentiarazi omen dute angolatarrek. “Hemengo jendea oso-oso jatorra dun, eta nik uste horrek egiten duela Angola erakargarriago”, dio. 30 urte baino gehiagotan gerran egon arren, “jendea beti zagon irribarretsu, nahiz eta asko sufritu duen jendea izan” .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak