Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Abuztua »  Iritzia »  Azpeitiko alberga

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Azpeitiko alberga

Oihana Unanue

Azpeitia, herri moduan, ondare historiko handia duen herria da. Horretaz ohartzeko nahikoa da herrian bertan ditugun zenbait eraikuntza historikoz gogoratzea; horien artean, Loiolako alberga. Eraikin zaharra da benetan, historia handikoa, baina gaur egun duen itxuragatik, merezi duen baino arreta txikiagoa eskaintzen zaiola esan daiteke. Etxearen aurrealdean duen identifikazio kartel dotorea jarri zioten, baina eraikinaren egoera tamalgarri eta narratsarekin kontraste handiegia egiten du. Izan ere, aurpegia burdinesi artean sartuz, garai batean hainbat etxekoandreren lantoki izan ziren aska zaharrak ikus daitezke, egoera narratsean. Bestalde, aska horien inguruan traste zaharrak pilaturik ageri dira. Gehien zaindutako lekua, erdian dagoen putzua da, bertan hazten baitituzte zenbait gizonek amuarrainak. Baina amuarrainak hazten dituzten gizon horiek, herritarren artean leku horretara sar daitezkeen bakarrak dira, nahiz eta eraikina herriarena izan.

Bestalde, eraikinaren aurrealdean lau iturri daude, baina berauen itxura ere ez da batere egokia. Itxuraz gain, funtzionamenduak ere kale egiten du sarritan, nahiz eta aspaldian lauretatik ur emari etengabea datorren, zenbait garaitan emari handirik gabe, lehor egon ohi dira (lautik bi) .

Baina zergatik ez dago alberga Loiolako inguruak bezain ondo zaindua? Zergatik dago giltzapeturik? Zergatik ezin dugu herritarrok bertara sartu eta lekua ezagutu?

Ea ba hitz hauek Udaleko norbaiten belarrietara iritsi eta zer pentsatua ematen dioten, eta historia handiko altxor honek, egoera hobe batekin, herritarron egarria baretzen jarraitzen duen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak