Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Abuztua »  Iritzia »  Barkazioak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Burutik beherakoa

Barkazioak

Jose Luis Otamendi

Langille eraildu bati poeman, Bizkaiko meatzarien greba hizpide duela, huelgaren adieran darabil opor-otsa Lauaxetak. Jende asko beste modu bateko lanuzteari lotuta ibiliko da udan: oporretan, barkaziotan. Zoragarria da! Lanaz beste eginda hondartzan zaude tripaz gora, pasieran zabiltza antipodetan, eta kontadorea beti martxan. Jaiekin ere kobratzen. Ezer egin gabe, eta diruak egiten. Ondo irabazitakoak direla? Noski. Urteetako borrokaren fruitu, garaipen soziala.

Ongizatearen gizarteak, goragoko edo beheragoko izan, konplize behar gaituela ematen du. Ongizateak berak kanpo uzten dituen bazterrekoak salbu, jakina. Barkaziotan laxatu, ahaztu egiten dira doi bat ohiko estuasun eta larderiak. Barkaberago dago jendea. Astia ematen du denborak. Laster ekarriko ditu irailak berriz ere, larre motxeko egunak. Bakazioak berekin ditu iji eta aja, afana eta koipea. Lanuztea, huelga, opor-otsa nagusi temosoei aurre egiteko arma indartsua izan da. Gaur egun ere bai. Baina ordaindutako oporra ederki asko izan daiteke soldatapekoak otzandu eta zentzatzeko tresna ere, astoari aurrean jarritako azenarioa. Oporren negozio eroak kontsumoa du oinarrian. Udako gabonak dira. Hala ere, hobe lanik egin gabe kobratzea, kobratu gabe egin beharra baino. Barkazioak? Zer barkatu, baina? Eta zeinek zeini? Debaldekorik ez dago eta! Opor-otsa dabil kaleetan... Eta huelgisten oporrak (Ai, Caballito!) nolakoak ote dira?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak