Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2005 »  Uztaila »  Euskaldun 'indiferenterik' ez balitz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hitz lau

Euskaldun 'indiferenterik' ez balitz

Enekoitz Esnaola

Ekainaren 3an aurkeztu zuten Jose Luis Otamendik eta Iñigo Aranbarrik ‘Loiolarik ez balitz’ liburua. Literaturaren historia soziala egin nahi izan dute. Eta hor, Azpeitian, Loiolan... euskarak presentzia handia du. Euskarari buruz liburuan dauden pasarte batzuk aukeratu ditu Esnaolak.

Hau ez da iritzi artikulu klasiko horietakoa. Euskarari buruz Loiolarik ez balitz liburuan dauden pasarte batzuen aukeraketa da. Beraz, artikulu subjetiboa. Pasarte gehiago daude, hainbat gauza pasatu dira Loiolan-eta, baina ondorengoen arabera, euskara ez da barbaroa, ez dago hilda, euskararen bidez erakutsi egiten da, aldarrikatu, baina euskaldun ‘indiferenterik’ ez balitz...

Euskara ez da hizkuntza barbaroa.

Loiolarik ez balitz

Espainiako eta Euskal Herriko plaza intelektualean euskararen eta euskaldunaren handitasuna erakusten lehiatu zen [Manuel Larramendi, 1691-1766; Loiolan izan zen], gudari suhar baten kemenaz. Mariana historiagile espainiar “ofiziala” isildu nahi izan zuen, hark esana baitzen, euskara “rudem et barbaram linguam, cultum abhorrentem” zela, hizkuntza barbaroa eta kultura lanetarako gaitu gabea.

Hitz egin, euskaraz.

Loiolarik ez balitz

Hona Lotiren begiek ehizatu zuten Euskal Herriaren txatal bat, Izarraizpekoa.

.1892ko urriaren 25a, asteazkena: (...) Azkenik, ostatu handi baten atarian gelditu gara. Bidearen bestaldean, San Inazioren komentu ikaragarria ageri da, halako orban iluna iluntasunean. Bestelako etxerik ez inguruetan; ostatua eta komentua, Loiolan ez da besterik. (...) Jendeak ez du ez frantsesa ez gaztelera ulertzen, aberriko hizkuntza baino ez, euskara.

Baina ez ziren Euskal Jai guztietan mezu berdinak zabaldu ohi.

Loiolarik ez balitz

Bertso idatzi eta poema ederrenarentzat urre edo zilarrezko kirtendun makila eta ontzako urrea jarri zituen Abadiak Azpeitirako. (...) Sariak honela banatu ziren: lehen saria, Francisco Lopez Alenen Ama baten otsa seaskaren ondoan; bigarren sariak, bata Felipe Casal Otegiren Ama euskera eta bere umiak, eta bestea Gracien Adema Zaldubi-ren Gauden Eskualdun lanari.

(...) Zaldubik Sabino Aranari urte batzuen aldea atera zion. Hain maite izanagatik axalekoago jotzen dena gabe (hizkuntza) hobeto izango gara, mamikoena eta izatea bera (arraza) usteltzen utzita baino. Eta, noski, lur emankorra topatuko zuten mezuok bailara honetan.

Baina ez ziren Euskal Jai guztietan mezu berdinak zabaldu ohi.

Euskara, hilzorian?

Loiolarik ez balitz

Euskararen geroa, euskal kulturaren iraupena, horra hor mende berriak zaharrari hartutako kezka eta eztabaida larrienen gaiak. 1901eko abuztuaren 26an hautsak harrotu behar zituen hitzaldia egin zuen Bilboko Arriagan, Lore Jokoen barruan, Miguel Unamunok.

*El vascuence se extingue, sin que haya fuerza humana que pueda impedir su extinción; muere por ley de vida*.

(...) ...*y yo estoy convencido de que la principal causa es de origén intrínseco, y se basa en la inaptitud del eusquera para convertirse en lengua culta*.

(...) *En el milenario eusquera no cabe el pensamiento moderno; Bilbao hablando vascuence, es un contrasentido. (...)

(...) *Enterrémosle santamente, con dignos funerales, embalsamado en ciencia; leguemos a los estudiosos tan entrañable reliquia* (...)

(...) *Porque el vascuence tiene que desaparecer por ser impropio de los actuales tiempos y recordar una época de barbarie, ignorancia y fanatismo*...

Unamunoren hitzek sua zabaldu zuten eta 1901eko irailaren hondarretan, Azpeitiko Euskal Festak hasi zirenean artean bizi-bizi eta harro zeuden garren mihiak elekari.

Campion, kanpeon.

Loiolarik ez balitz

Arturo Campion iruindar euskaldun berriari jarri zioten festa haietako hitzaldia emateko ardura hilaren 30arekin.

Hizkuntzak ez dira berez hiltzen, heriotza egiten zaie eragin. Glotozidioaren teoria iradokitzen du Campionek, eta hizkuntza borrokena. Eta bistakoa dena, hiztunen jarrera erabakigarria da kontu hauekin ezertan hasterako.

*Para que un pueblo pierda su lengua es preciso que, en mayor o menor grado, comience por despreciarse a sí propio*.

(...) *Los baskongados, en relación a la supervivencia de su idioma, se dividen en tres grupos: los entusiastas, los indiferentes y los enemigos. El primero y el tercer grupo —selecto aquél, degenerado éste— constituyen minoría; el predominante es el segundo. Compónese de personas que hablan el euskara porque lo aprendieron en la cuna, y aún de hecho lo prefieren para las conversaciones familiares a cualquier otro que posean. No les pidáis más, su mentalidad es incapaz de acoger la idea de que la perdida del lenguaje es hecho de trascendencia suma en la vida del pueblo que le habla. (...) Con fría insensibilidad presencian la instalación en sus hogares de generaciones que les son absolutamente extrañas por su modo de hablar... (...) ...Los abuelos hablan exclusivamente el baskuenze, los hijos mal el baskuenze y el castellano, los nietos exclusivamente el castellano*.

Euskaldunak dauka Campionentzat hil kanpaiari kontra egiteko giltza. (...) Berritu beharrean dakuski irtenbidea, modernotzean. Hizkuntzak eguneko premiei erantzun behar die eta noranahiko bihurtu, euskaldun guztien arteko komunikazio gailu izan eta, garbizalekerien arriskuaren gainetik eginda, bizi den garaian zikindu.

Euskara, eskaera sozialak egiteko.

Loiolarik ez balitz Ez dira Urkiolegiren bertsoak orduko gertakariez dugun literatura bakarra. Lanean ez dutela “ez zentimo bat merkiago, ez-da miñutu bat ere gehiago” jardungo abisatzen zuten hainbat agiri kaleratu zituen euskara hutsez garai hartan [1920ko borrokak] (...) orduko garaien lekuko eta euskara eskaera sozialetarako ezinbestekoa zen seinale.

Euskararen bidez erakutsi.

Loiolarik ez balitz

[Eusko Ikaskuntzaren] 1922ko III. batzar hartan hartutako erabaki nagusien artean, eskoletan euskaraz irakastearena zegoen, hala nola euskal unibertsitate bat sortzearena. [Gipuzkoako diputatu nagusi zen] Julian Elortza [azpeitiarra] izan zen, Euskal Herriaren eta Espainiaren onerako Alfonso XIII.ari ahal zuen neurrian lagun zezala eskatu ziona. Oso euskara argia darabil.

(…) Erabaki sendo-sendo, indartsu bat artu degu: geroz eta geigo maite ta geroz eta geigo zabaltzea. Euske-ra, gure ustez, ez da etxe-barruan bakarrik erabilli bear degun izkera (...). Zabalera, argitara, guzien begien aurrera atera nai degu. (...) *Euskera, euskaldunen arterako bakarrik dala badakigu. Orregatik, guk ez degu erderarik ez erakusteko esaten. Ez: ikasteko esaten degu: gerok erakutsiko degu, erdaldunekin itzegiteko bear da-ta, baña bear bezela, poliki-poliki, ta euskeraren bidez erakutsiko degu*.

“Euskara sakon ikasi behar dugu”.

Loiolarik ez balitz

Jesuiten ikuskatzaile zen Aita Boettok hiru urte geroago [1921ean] Loiolara egindako bisitan euskara dela bertako hizkuntza eta zaindu beharra dagoela esatea ere, bultzada handia izan zen. Baina batez ere gizonak, jakineko jesuita batzuk izan ziren euskal letren aldeko giroa sortu zutenak. (…) Sasoi honetakoak dira josulagunen eskoletan sortu ziren lehen Euskal Akademiak. (…) 1922an antolatu zen Loiolakoa. (…) Akademian, euskal gramatikari buruzko eskolak ematen ziren nagusiki.(…) Jokin Zaitegiri emango diogu hitza, ordukoaz gogora dadin:

*Baina gauzak nolabait behar eta Aita Apalategik zituen liburuak aztertzeko baimena eman zigunez, egun batean “Ami Vasco” aurkitu genduen Andimak eta biok.*.. (...)

Hartu genuen liburutxoa eta Loiola ostean dagoen Txalintxo erreka ertzera joan eta sasipean jarrita goitik behera irakurri genuen. Eta bukatu genuenean hala esan nion: “Gu euskaldunak gera eta euskara sakon ikasi behar dugu”.

(…) Akademiak 1932ko otsailean eman behar izan zion amaiera jesuiten barruan ezagutu izan den euskararen aldeko saiorik handienari, Espainiako Bigarren Errepublikak Konpainia kanporatzea erabaki zuenean.

“Euskalerri aberatz eta erdeltzalea baiño txiroa naiago, euskaltzalea bada”.

Loiolarik ez balitz

Eta Azpeiti izan da igandean euskaltzaleontzat, poz izpiak banatu dituan illargi betea. (…) Agerkaiak zioten garairako urbildu zan jendea Parrokiko Zine Aretora (...).

EIZAGIRRE

*Entzuleak agurtu ondoren, “Azpeiti, Euskalerriaren mami-mamia izanik, —dio— ¿zer dala ta gatoz onera euskeraren alde itz egitera? ¿Ez ote litzake egokiago erdel kutsuz jotako ainbeste erritara juatea?*

(...) Euskera erabiltzea ez dala naikoa, esaten die azpeitiarrai, zergatik egiten dan eta egiteak zer dakarren jakitea naitaezkoa izanik. (...)

Erri baten berextasunik egizkoena izkuntza izanik, izkuntza galtzen duan erriak, itxura, gogo ta izate osoa galtzen ditu. Etzagun ordea uste euskerak etsairik gogorrenak erbestekoak dituanik. Gu, geroni gera euskera-erailleak, euskera gerok nai degulako ilko da. (...).

AITZOL

(...) “*Gudalburu batek burrukarako, ez ditu bear izaten, an aurrean, lenengo lerrotan su ta gar dabiltzan gudamutillak bakarrik: atzea gordea ezpadauka, gudamugaz atzetik laguntzallerik ezpadu, larri arkitu bear du bere burua geienean. Araba, Naparroa’ko be aldea, Bizkai sartaldea ez dira gaur zoritxarrez euskal mugak. Gipuzkoa’n ere galbidean gaude: Donosti’n ez da kalean euskerarik entzuten, Tolosa’n oso gutxi, Irun’en aspaldi galdu zan, Errenteri’n galtzen ari da. Azpeitiarrak, zuek laguntza bearrik ezpadezute beraz, zuen laguntza bearrean gaudela sinistu*”. (...)

*Euskera aula, motela iritxi zaigula... ¿Arritzekoa al da? —dio—. ¿Gerok ere erderaz egiteko errextasun aundiago ez degu ba? ¿Nola nai dezute landu gabeko izkera, hainbeste urteren buruan besteen mallan arkitzea*? (...)

ARRUE

(...) “Irakurri, azpeitiarrak, euskera asko irakurri. Gazteak ekin, zarrak zuzendu ta Euskalerria gure erria dala aitortuaz, eldu guziok bere ezaugarririk berexienari”. (...)

AITZOL

(…) *izkerak erri bat mugatzen duala esan zigun.

Francis James’ek omen zion Asparren’en: “Ni prantzesa naiz eta prantzes erri batean nagon arren, estranjerin arkitzen det nire burua”. Euskera’k esan erazitako egia.

Kataluny zear ibilli ta Euskalerrian txangotxo bat egin ondoren, madritar adikiskide batek onela itz egin omen zion bein Aitzol berari: “Euskalerria baziak. Euskera apurrik ez diat entzun. Izkeraz aztutzen dan erria amilbidean ziok”. Euskera ez entzuteak esan erazitako egia.

Aitzol sutzen da orduan eta “Euskalerri aberatz eta erdeltzalea baiño txiroa naiago —dio— euskaltzalea bada”. Amaia (El Dia, 1931-02-24).

Horixe, azken batean Azpeitian ere eus-kaldun ‘indiferenterik’ ez balitz, zer?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak